Open House Nazioarteko Jaialdiaren 4. edizioa urriaren 24 eta 25ean ospatuko da. Ekitaldi honen bidez, arkitektura eta hirigintza ezagutzera eman nahi dira, horretarako, egitarauen kalitatean eta jarduera guztien segurtasunean ipiniko da arreta.
Aurten, hiriko espazio publikoak izango dira protagonistak, “Kaleak bizi – Habilitar las calles” goiburupean. 26 Open Espazio egongo dira, 21 eraikin eta 5 espazio publiko. Leku horietaz gain, jarduera osagarrietan parte-hartzeko aukera ere egongo da, hala nola, hiri-pasieratan edo familientzako tailerretan. Ikustaldi guztietarako aldez aurretik webgunean izena ematea ezinbestekoa da.
COVID-19aren aurrean, jaialdia arriskutsua izan ez dadin, zenbait neurri hartu dituzte: bisitak egiteko taldeak txikitzea -10 pertsona gehienez- edo aldez aurretik nahitaez izena eman behar izatea adibidez.
Informazio gehiago hemen.