Bilboko Zinemaldi Fantastikoa FANT azaroaren 7tik 12ra bitartean ospatuko da

FANT Bilbao jaialdiaren edizio berria azaroaren 7tik 12ra ospatuko da. 10 film luze lehiatuko dira Zinemaldiko Atal Ofizialean, Film Luze Hoberenaren, Gidoi Onenaren eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Sarietara aurkezten direnak. FANT Laburrean atalean berriz, 22 lan proiektatuko dira, horietatik 10 euskal film laburrak, lau iparramerikarrak, hiru europarrak eta bost estatukoak direla.

Ikuspegi Fantastikoa atalean beste sei film proiektatuko dira. Atal honetan film laburrak ere presente egongo dira, 11 film labur proiektatuko baitituzte, zortzi estatukoak, bi frantziarrak eta bat kanadarra. Bestetik, FANT Maisuak sailean John Carpenter, Donald Cammell eta Bong Joon Ho zuzendariak izango dira protagonista. Gainera, FANT 26k Alex de la Iglesiaren HBOrako “30 monedas” telesail berriaren estreinaldia hartuko du Bilbon, azaroaren 8an Azkuna Zentroko Auditorioan ikusgai egongo den proiekzioan.

Saio bakar baterako sarrerek 5 euro balio dute, eta Gólem-Alhóndigako txarteldegi eta webguneetan erosi daitezke. Zinemaldi osorako abonua erosteko aukera ere badago, eta 30 euroko prezioa izango du. Gólem-Alhóndigako 2. aretoan proiektatuko diren saioen sarrera librea izango da, eta ticketak proiekzioa hasi baino 15 minutu lehenago hartuko dira zineman. 

#BilbaoUdazkena2020 programazioko ekitalida da hau, hala, zorrotz jarraituko die osasun-agintariek ezarritako protokoloei. Hemen informazio gehiago.