Dagoeneko badakigu nortzuk arituko diren Bilborock-eko DJ lehiaketaren finalean! Orotara, 29 pertsonek eman dute izena bigarren edizio honetan. Urriaren 30ean, arratsaldeko 20:00etan, izango da Bilborock-en final handiaren ospakizuna.
Sarrera doakoa izango da, eta lekuak mugatuak izango dira. Artista bakoitza 30 minutuz arituko da, ondoren, epaimahaiak balorazioa egingo du eta sariak banatuko dira.
Finalean arituko diren 5 DJ-ak:
- Cristina Muies / DJ Xris
- Simon Dessers / Monzi Sez
- Iñigo Gordon / Gordon Lime
- Aze Matansio / DJ Slimdaze
- Andoni Marquez / Xx3
Bigarren edizio honetan estilo aniztasuna nabaritu da, baita maila altuagoa ere, lehenengo edizioarekin alderatuz.