Tailerrak, musika, komedia eta askoz gehiago KonektaFest jaialdian!

Azaroaren 14ean ospatuko da Bilborock-en “KonektaFest” kultura eta aisialdi jaialdia. Ekitaldiaren helburu nagusia gazteei ongi pasatzeko eta euren artean harremantzeko aukera segurua eskaintzea da.

Eguna bi zatitan banatuko da. Goizean, tailerrak izango dira, San Frantzisko eta Bilboko Alde Zaharreko agente desberdinen eskutik, Ker Fatou eta Tunipanea esaterako. Arratsaldean, kontzertuak, inprobisazio antzerkia eta erromeriak izango dira

PROGRAMA:

  • 11:30 – 12:15 Afro-kultura eta oihal afrikarren tailerra (Ker Fatou). 6 leku
  • 11:30 – 12:15 Musika-tresna birziklatuen tailerra (Tunipanea). 6 leku
  • 12:00 – 13:30 Afroméminas-ekin solasaldia eta elkarrizketa. 10 leku
  • 13:00 – 13:45 Afro-kultura eta oihal afrikarren tailerra (Ker Fatou). 6 leku
  • 13:00 – 13:45 Musika-tresna birziklatuen tailerra (Tunipanea). 6 leku
  • 18:10- 18:30 Loreleiren kontzertua
  • 18:30 – 18:50 Beatbox
  • 18:50 – 19:20 Bocabeats
  • 19:20 – 20:00 Bidean Erromeria
  • 20:00 – 20:45 Jamming + zozketa

Parte hartu nahi dutenek honako formulario hau bete beharko dute  azaroaren 14a baino lehen. Jarduera guztiak dohainik izango dira, lekuak mugatuta egongo dira eta bertaratuek uneoro errespetatu beharko dute COVID-19 prebentziorako osasun-araudia.