Ez da ezer geratzen Euskaraldiaren bigarren edizioari hasiera emateko. Eguneroko bizitzan euskararen erabilera sustatzea du helburu ekimen honek. Aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, ahobizi edo belarriprest rola defendatu beharko dute ekimen honetara batzen direnek.
16 urte baino gehiago dituztenek ahobizi ala belarriprest izateko aukera dute. Izena emateko lau modu daude: Euskaraldiaren webgunean, Euskaraldia aplikazioaren bidez, Goienkalen dagoen informazio-gunean, edo auzoz auzo antolatuko diren ekimenetan edo informazio-mahaietan.
Informazio gehiago hemen.