Bilboko Udalak helburu bikoitzarekin aurkeztu du Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren edizio berria. Batetik, euskal literaturgintza bultzatzea, eta bestetik, euskal autore garrantzitsuenak ezagutzera ematea.
Parte hartzeko ezinbestekoa da adinez nagusia izatea eta jatorriz euskaraz edo gaztelaniaz dagoen lan bat aurkeztea, martxoaren 30a baino lehen. Kontakizunen gaia librea da baina ezin da beste lehiaketa batean saritutako lanik aurkeztu. Gehienez, 15 orrialdeko luzera hartu dezake ipuinak Times New Roman edo antzeko batean, 12 tamaineko gorputza eta 1,5 espazioarekin.
Lehiaketa honetako bi modalitateek, euskarazkoak eta gaztelaniazkoak, 3.500 euroko sari nagusia eta 1.750 euroko bi accesit izango dituzte. Aurreko edizioan Nora Canal eta Mikel Ayllon izan ziren saritu nagusiak. Accesit-ak Lourdes Unzueta, Itziar Ugarte, Jesús Barrio eta Ricardo Chavéz-ek jaso zituzten.
Informazio gehiago hemen.