Martxoa ondo hasteko, kulturaren eta aisiaren alorreko ia 30 ekitaldi prestatu ditu Bilboko Udalak hiriko auzo guztietan zehar. #BILBAONEGUA2021 ekimenaren barruan, literatura, zinema, musika eta antzerki ekitaldiak antolatu dira hiriko zortzi barruietan, gustu eta publiko guztientzat pentsatua.
#BilbaoNegua2021 ekimenak, lehentasuna ematen die tokiko kultur eragileen lanari, ikusle kopuru mugatuko ekitaldiak programatzeko, betiere ikusleak jarrita egongo direlarik eta zorrozki beteko dituztelarik higiene eta segurtasun protokolo guztiak, agintari eskudunek gomendatuak, osasuna bermatzearren ekitaldietara joango diren guztientzat. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea uneoro.
Honela, Martxoaren 1etik 7ra, Bilboko Udalak, 28 hitzordu programatu ditu, literatura, zinema, musika edo antzerkia eskainiz. Programatutako jardueren artean Expodistritua erakusketa dago, Victoria Escaladaren pintura-erakusketa San Inaziora hurbilduko duen erakusketa. Erakusketa honetan ikus daitezkeen obrak olio-margolanak eta erretratuak dira.
Beste jarduera interesgarri bat Bilbao Zirkuito da. Ekimen honek, Otxarkoagako udaltegira Amets Bete konpainiaren “Tres eran tres” lana erakusiko du. Bertan, “Tres eran tres”, hiru mikro-antzerkiz osatutako ikuskizuna antzeztuko da. Honekin batera beste proposamen erakargarri bat Soplo-arnasketak saiakerak erakusketa da. Hemen, etxearen ideia sumatzen da, zentzu literalean eta metaforikoan: habitata, eszena, zirrikitua, atalasea, kanpoaldearen eta barrualdearen arteko bitartekaritza, ametsezko lekua.
Antolatutako ekitaldiak adin eta interés desberdinetako pertosnentzat pentsatuta daude, aukera izan dezaten auzoan gozatzeko proposamen horietaz, ingururik gertuenekoan. Kontsulta itzazu hemen ekimen guztiak.