Bilboko osasun-krisian emakumeek egindako ekarpena aldarrikatzen du

Gaur Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, eta, horregatik, Bilboko Udalak kanpaina bat jarri du abian, COVID-19 pandemiaren garaian bizitza sozial eta ekonomikoari emakumeek egindako ekarpena aitortzeko. Oraingo honetarako aukeratu den leloa “Eta zu… nola moldatzen zara?/Eta zu… nola ari zara egiten?” da, emakumeek aurre egin dieten desberdintasunetan eta zailtasunetan eragiteko, eta, hala, erantzukizun sozialari dei egiteko.

Honen harira, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea izan da buru gaur goizean, Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz proposatutako adierazpena Udaletxean irakurtzeko ekitaldian. Arabiar Aretoan ospatutako erakunde-ekitaldian, Berdintasun Saileko zinegotzi Nekane Alonsok, eta harekin batera gainerako alderdi politikoetako bozeramaileek, erakunde-adierazpena irakurri dute, “Berdintasunez zaindu. Emakumeen zeregina pandemian zehar eta zainketen Krisi Globala” goiburua duena.

Bestalde, datorren asteazkenean, martxoaren 10ean, Bilboko Udalaren eskutik, webinar interesgarri bat egingo da, “Kontziliazio erantzukidea. Berdintasunaren aldeko erronka” izenburuarekin. Saioa goizeko 11:ooetan hasiko da udaleko webgunean eta bere helburua genero-rolei eta bateragarritasun erantzunkideari buruzko azterketa eta hausnarketa egitea da, ikuspegi feminista batetik. Hitzordua 11:00etatik 13:00etara izango da Udalaren web gunean. On line saio honetan interesa baduzu, hemen duzu informazio guztia.