Ezagutu ikus-entzunezko narrazio berriak BIdeOtik-ren eskutik

Datorren igandera arte, martxoak 14, Azkuna Zentroan bideo-sorkuntza original eta abangoardistena ezagutzeko aukera izango duzu, BIdeOtik programaren bidez. Bosgarren saioa izango da honakoa eta, egun hauetan zehar, ikus-entzunezko 5 emanaldi proiektatuko dira,19:00etatik aurrera Golem zinemetan.

Ekimen berritzaile hau otsailaren 4an hasi zen, Azkuna Zentroko bideo-sorkuntza programa abiapuntua izanda. Ikuspuntu berri batekin, formatu berrien bidez, ikus-entzunezko beste narratibak bilatzea eta tokiko eta nazioarteko testuinguruan sortutako proiektuak balioestea de helburutzat programa hau. “BIdeOtik Beste ikus-entzunezko narratiba batzuei erreparatuz”, ikus-entzunezko lexikoa erregistratu eta irudikatzeko beste modu batzuetatik bereizten duten sorkuntzak bermatzen saiatzen da.

Saio bakoitzaren prezioa 4 eurokoa da. AZ txartelaren titularra bazara, berriz, 3 euro kostatu zaizu. Gogoratu filmak Filmin plataforman ere eskuragarri egongo direla. Ikusi hemen programatutako proiekzioak.