Hiru proiektu izan dira sarituak “Bilbao Balioen Sarien” hirugarren edizioan. Irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeak, ikastetxeak eta dendak, ostalaritza eta elkargo profesionalak izan dira saritutako kategoriak.
Honako proiektu hauek izan dira sarituak:
- Aldauri Fundazioarentzat izan da, hain zuzen, irabazi asmorik gabeko erakundeen kategoriko saritua, dinekoei aisialdirako aukerak eskaintzeko ekimenagatik, teknologia berriak erabiliz eta etxetik atera gabe.
- Zabalburu ikastetxeak, ikastetxeen kategoriako saria jaso du “La hora del té” proiektuarekin. Proiektu horren bidez, te-poltsa baten osaera organikoa eta horrek klima-aldaketan duen eragina aztertu dute.
- Erakunde profesionalen kategorian, Jazz Cultural Theatre of Bilbaok jaso du aintzatespena, jazzaren erritmoan egiten duen sentsibilizazio- eta informazio-kanpainagatik.
Datozen egunetan, Udalak sari hauen edizio berri bat deituko du. “Bilbao Balioen Hiria Sariak” ekimena Bilbao Balioen Hiria proiektuaren barruan sortu zen, parte hartzeko bidezko ekimen bat, hain zuzen, Bilboko Udalak sustatua, baina hasiera-hasieratik, herritarrekin elkarlanean eraikia eta garatua.
Sari hauen bidez, Bilboko Udalak publikoki saritzen eta aintzatesten du Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetako bat edo batzuk sustatzen eta/edo gauzatzen dituzten eragileen lana.