#ImagiFullEguna, sortzaile gazteentzako topaketa Bilborocken

Gaztea, artista bazara eta sormen-proiektu bat partekatu nahi baduzu, #ImagiFullEguna da zure aukera paregabea!

Zertan datza  #ImagiFullEguna deialdia? Edozein arte-diziplinatako gazteak hautatu nahi dira, Bilborock artisten topaleku bihurtzeko, hainbat formatu erabiliz egunean zehar: ikusleek artistekin elkarreraginean aritzeko guneak eta mota askotariko emanaldiak.

Ekimen hau  Bilboko Udalak bultzatutako proiektu berri bat da, eta gure hiriko artista gazte eta ekintzaile sortzaileei ikuspen handiagoa ematea du helburu. Ideiak Martxan programaren barruan dago ekimena, eta Imaginautak elkartearen laguntza du.

  • Eguna: 2021eko maiatzaren 14an, 16:00etatik 20:30era, Bilborock-en.
  • Nork har dezake parte?: 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak.
  • Hautaketa-irizpideak: Diziplina artistikoen aniztasuna eta proposamenen kalitatea hartuko dira kontuan.
  • Izena ematea: Parte hartzeko, https://5vn4er3gq4j.typeform.com/to/B922MxGL formularioa bete behar da 2021eko maiatzaren 4ra arte.

Informazio gehiago hemen.