Auzo Aktibek kirol jarduera osasungarriak eskaintzen dizkie Bilboko gazteei

Bilboko Udalak Auzo Active programa aurkeztu du gaur. Ekimen horren helburu nagusia da hiriko auzoak dinamizatzea, 9 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako kirol jarduera osasungarriak eta doakoak eskainiz.

Saioa bihar hasiko da, apirilaren 24an, larunbata, 9:00etatik 15:00etara, Abusu auzoko Ibaieder parkean. Maiatzeko eta ekaineko asteburuetan egingo dira jarduerak, Bilboko hainbat kirol-gunetan eta aire zabalean. Auzo bakoitzeko eskaintza desberdina izango da eta garatuko diren eremuetara eta asteburu bakoitzean parte hartzen duten kirol-klubetara edo auzo-elkarteetara egokituko da (herri kirolak, zumba, saskibaloia, parkourra, boxeoa, pin pon, goalball-a…).

Hurrengo ekitaldiak hauek dira:

  • Auzo Active Uribarri: Maiatzak 8, larunbata, 16:00etatik 20:30etara. Moraza Enparantzan.
  • Auzo Active Errekalde: maiatzak 14, ostirala, 16:00etatik 20:30etara. Errekalde Enparantzan.
  • Auzo Active Otxarkoaga: maiatzak 22, larunbata, 9:00etatik 15:00etara. Lozoño Enparantzan.
  • Auzo Active Irala: maiatzaren 29an, larunbata, 9:00etatik 15:00etara. La Floresta parkean.
  • Auzo Active Uribarri: ekainaren 5ean, larunbata, 9:00etatik 15:00etara. Uzturre plazan.
  • Auzo Active Zorrotza: ekainaren 12an, larunbata, 9:00etatik 15:00etara. Zorrotzako parkea eta kaian.
  • Auzo Active Errekalde: ekainaren 18an, ostirala, 16:00etatik 20:30era. Eskurtze parkean.
  • Auzo Active Abusu: ekainaren 19an, larunbata, 9:00etatik 15:00etara. Ibaieder parkean.
  • Auzo Active Bilbao: ekainaren 26an, larunbata, 9:00etatik 15:00etara. Evaristo Txurruka kaian.

Auzo Aktibek bi helburu ditu. Alde batetik, aisialdiko kultura osasungarria sortu nahi da, ahalegina, lankidetza, tolerantzia, integrazioa, adiskidetasuna edo joko garbia bezalako balioetan oinarritua, eta, bestetik, eremu publikoa dinamizatu nahi da, Bilboko auzoen gizarte- eta komunitate-kohesioan aurrera egiteko estrategia gisa.

Edozein gaztek parte hartu ahal izango du jarduera hauetan. Nolanahi ere, aktibitate hauek edukiera mugatu izango dute, baina ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.