Bilboko Udalak inkesta bat egingo du 8 eta 18 urte bitarteko gazteen errealitatea ezagutzeko

Bilboko Udalak 8 eta 18 urte bitarteko gazte guztiak gonbidatzen ditu inkesta batean parte hartzera. Inkesta horren helburua, Bilboko haurren eta nerabeen errealitatea diagnostikatzeko oinarria izatea da. Azterketa honetan parte hartu nahi baduzu, maiatzaren 28ra arte egin dezakezu.

Inkesta horren bidez, gazteak Bilbon nola bizi diren jakingo da, faktore hauek kontutan izanda:

  • Ingurunea (garbitasuna, zaratak, segurtasuna, zirkulazioa, argiteria eta garraio publikoa).
  • Kultura, aisialdia eta denbora librea (haurrentzako eta nerabeentzako espazioak eta jarduera programatuak, kiroldegiak eta kirol praktika, plazak eta parkeak, Haurguneak, Kideguneak edo Gazteguneak, liburutegiak, zinemak eta antzerkiak).
  • Aisialdia (gogobetetzea beren eskola ingurunearen aldetik, eskola komunitatean eta eskolatik kanpoko bizimoduan parte hartzea).
  • Familia (gogobetetzea familia ingurunearen aldetik eta familia bizimoduko parte hartzearen aldetik).
  • Umeen parte hartzea eta eskubideak (umeen eskubideak ezagutzen dituzten edo ez eta eragiten dieten erabakietan parte hartzea udal mailan).
  • Osasuna (COVID-19a dela-eta nola dauden emozioen, gorputzaren, psikologiaren eta arduraren aldetik).
  •  Umezaro zaurgarria (txirotasuna, etxebizitza, kultur dibertsitatea, dibertsitate sexuzkoa eta berdintasuna).

Ekimena “ETORKIZUNARI BEGIRA” (2018-2021) Haur eta Nerabeentzako I. Udal Planaren barruan kokatzen da. Horren bidez, Udalak hirian identifikatutako errealitatearekin bat datorren plangintza aurkeztu zuen, zeharkako 10 ildo estrategikotan eta 26 helburutan egituratuta. Helburu horiek 18 urtetik beherako pertsonei zuzendutako 193 udal-jardueratan artikulatzen dira.

Hemen duzu inkesta nola egin jakiteko informazio guztia.