Udalak doako 9 wifi puntu berri eskaintzen ditu Abusu – La Peñan

Bilboko Udalak doako WiFi sarea zabaltzen jarraitzen du hirian eta, kasu honetan, Abusu-La Peña auzoan 9 wifi puntu berri ipini ditu. Zerbitzu berri honekin, jadanik 14 sarbide puntu daude orain hiriko auzo honetan.

Udal sarera sartzeko puntuak horrela areagotuta, estaldura osoa ematen zaio orain Ibaieder parkeari, auzoan dagoen aisiarako eremu nagusiari, eta baita ere Lekanda kalean dagoen plazari. Eremu horiek gehitzen zaizkio orain lehendik Bilbao WIFIren estaldura bazutenei: auzoko futbol zelaiko guztientzako eremuak, liburutegiaren barruko aldea eta Bilbao Kirolak-en kiroldegia.

Gainera, ez da hau era honetako lehen esku-hartzea. Bilboko Udalak, areagotu egin ditu udal-wifiaren sarbide puntuak, Bilboko 25 markesinetan bana ipinita, hara non: Agirre Lehendakariaren Etorbidean, Ernesto Erkoreka plazan, Areatzako zubian, Elkano kalean, Kale Nagusian, Hurtado de Amezaga kalean, Gregorio de la Revilla zumarkalean, Urkixo zumarkalean, Basurtu Ospitalean, Basurtuko Geltokiko kalean, Campo Volantín pasealekuan, Arriaga plazan, Gernika lorategian eta Zorrotza-Kastrexana errepidean.

Hemen duzu Bilboko WiFi sarbide-puntu guztien informazioa.