“Zurrumurruen aurka, sartu aterpera” kontakizun laburren V. lehiaketa abian da

Zurrumurruen aurka, sartu aterpera” kontakizun laburren V. lehiaketa abian da. Edizio berri honetan kontakizunak kontatzera gonbidatzen da, aniztasunean oinarritutako bizikidetza sustatzeko, migratzaileei buruzko pertzepzio negatiboak aldatzen laguntzeko eta begirada berri bat emateko. 

Lehiaketak bi hizkuntza-modalitate ditu: euskara eta gaztelania. Baldintza bakarra dago parte hartzeko: 18 urte beteta izatea. Kontakizunek gehienez lau orriko luzera izango dute; eta Arial 12 edo antzeko letran, espazio bikoitzaz eta orriaren alde bakarrean idatzita. Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, eta lehenago saririk jaso gabeak.

Bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna edo arrazakeriaren aurkako borroka dira lehiaketara aurkeztutako kontakizunetan landu beharreko gaietako batzuk, eta identitateari, errespetuari edo elkarrizketari buruzkoak ere izan daitezke. Lanak irailaren 1etik 30era aurkeztu beharko dira, udalaren webgunean bitartez.

Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak izendatutako epaimahaiak hautatuko ditu irabazleak, 2021 amaitu baino lehen. Aukeratutako ipuinek  350 eta 150 euroko saria jasoko dute, hurrenez hurren. Lehiaketara aurkeztutako lanak batuko dituen argitalpen baterako finalisten aukeraketa egingo da.