Aurrekontuen programan sartuko diren proiektuak bozkatzeko epea hasi da

  • Bilbotarrek Udalaren web orrian bozkatu ahal izango dute irailaren 26ra arte (domeka). Proiektu bakoitzak bere deskribapena eta aurrekontua izango ditu.
  • Udal programaren seigarren aldi honetan, jasotako 663 proposamenen artean, 34 proiektu hautatu dira guztira, 129 proposamenekin lotura dutenak.
  • Proiektuen gaiak askotarikoak dira: gizarte ekintza, obrak, sustapen ekonomiko edo teknologikoa, besteak beste.
  • Informazio guztia xehe-xehe eta botoa emateko inprimakia eskuragarri egongo dira Udalaren web-gunean, bihar eguenetik aurrera: www.bilbao.eus.

 

Lehenengo bider, bilbotarrek eurek erabakiko dute zein proiektu sartuko diren Bilboko Udalaren 2022ko parte hartze bidezko programan.

Irailaren 16tik 26ra, herritarrek botoa eman ahal izango dute bilbao.eus webgunean, Bilborako onenak iruditzen zaizkien proiektuen alde. Proiektu bakoitzak bere deskribapena eta aurrekontua izango ditu.

Hasiera batean, 583 eskaera aurkeztu ziren, eta, azkenean, 663 proposamenetan banakatu ziren, proposamen bat baino gehiagoko eskaerak baitzeuden. 663 ekimen horietatik, 432 atzera bota dira, besteak beste, udalaren eskumena ez izateagatik edo teknikoki edo juridikoki bideragarriak ez izateagatik. Gainerako 231 proiektuetatik, 129 proposamenekin lotutako 34 proiektu hautatu dira, berdinak edo antzekoak izan direnak proiektu berean bildu baitira. Lehentasun handieneko ideiak hautatu dira bere interes orokorra eta egokitasunagatik.

Proiektuen gaiak askotarikoak dira: gizarte ekintza, obrak, sustapen ekonomiko edo teknologikoa eta abar. Gainera, Gainera, barruti guztiei lotutako proposamenak daude, baita Bilbo osoan eragina duten proposamenak ere – Bilbo: 10, Deustu: 6, Basurtu/Zorrotza: 5, Ibaiondo: 5, Begoña: 2, Errekalde: 2, Uribarri: 2, Otxarkoaga/Txurdinaga: 1 eta Abando: 1-.

Informazio guztia xehe-xehe eta botoa emateko inprimakia eskuragarri egongo dira Udalaren web-gunean, bihar eguenetik aurrera: www.bilbao.eus.

Proposamen bozkatuenak hurrengo ekitaldiko udal kontuetan sartuko dira. Horietan, aurrekoetan bezala, 2 milioi euroko diru-zuzkidura erreserbatuko da.

Bozketan, Bilbon erroldatutako edozeinek parte hartu ahal izango du, 16 urte baino gehiago baditu, eta pertsonako boto bakar bat eman ahalko da. Horretarako, inprimaki erraz bat prestatu da, eta erroldaren bidez bertan baliozkotuko dira hor emandako nortasun-agiria eta jaiotze-data. Behin baliozkotzeak eginik, nahi adina proposamen hautatu ahal izango dira, baina ezingo da gainditu parte-hartze bidezko aurrekonturako ezarritako zenbatekoaren gehienezkoa (2 milioi euro).