Gaur hasiko da BIME Live jaialdia, agertoki berri batean, Bilbao Arenan

BIME ekitaldiaren 9. edizioan munduko bazter guztietako 3.000 profesional baino gehiago etortzea espero da, eta tokiko, Estatuko eta nazioarteko 60 komunikabide baino gehiago daude akreditatuta jada; beraz, topaketa honek sektorean interes handia pizten duela esan daiteke inolako zalantzarik gabe. Foro honen helburua geldialdi hori egitea da, gelditu eta gaur egungo dinamikak berraztertzeko, berrikuntzak aurkezteko, datorrenari aurrea hartzeko eta indarberrituta berraktibatzearren beharrezkoa den batasuna lortzeko.

Udazkeneko musika-jaialdi garrantzitsuenaren hitzordua urriaren 29an eta 30ean izango da, Miribillako Bilbao Arenan. Lehenengo egunean Bad Gyal artistaren reggaeton kutsuko dancehall gogoraerraza izango da protagonista; horretaz gain, Argentinatik, Trueno freestylera ere igoko da agertokira lehen egun honetan, arrakasta handia lortu duen Atrevido bere lehendabiziko albuma aurkezteko, Maikel Delacalleren originaltasun tropikalak perreoa ekarriko digu dantza-pistara, bereizgarri duen reggaeton, r&b eta rap estiloen nahasketa horrekin, eta Frente Cumbiero taldeari dagokio azken saioa egitea, zapore latino nabarmena duen errepertorio berritzailearekin. Bigarren eguna ongi hasteko, Natos y Waor bikote raperoak irrikaz espero dugun kontzertua eskainiko du. Iruñeko lagun talde zirikatzaileena etorriko da jarraian, Chill Mafia; gero, Ana Tijoux artistaren mezu politiko bezain musikala eta, azkenik, raparen eta poesiaren artean ezin hobeki neurtutako fusioa eginez, Laura Sam eta Juan Escribano.

Sarrerak eta informazio guztia: https://www.bime.net/live/eu/