Hemen da DJ eta musika ekoizleen lehiaketa berria!

Bilboko Udalak abiarazi du epea, abenduaren 6ra arte, “DJ eta musika-ekoizleen lehiaketa” programarako izena emateko. Lehiaketaren helburu nagusia DJ gazteen sorkuntzaren balioa nabarmentzea da eta, edizio honetako nobedade gisa, musika-ekoizleen lana saritzea.

Deialdiaren informazio guztia hemen.

Kategoria bakoitzeko (DJ eta musika ekoizpena) irabazlearentzako sariak hauek dira:

  • DJ eta ekoizpeneko masterclass, Rico Rosaren eskutik.
  • Bideoklipa grabatzea + argazki-saioa, Soda Timek eginda
  • Kontzertua Bilborock-en, Freskure 2022ko programazioaren barruan.
  • Sariak, Last Tour-ekiko kolaborazioan: BIME CITY-ren hurrengo edizioko jardueretako batean diskoak jartzea edo jotzea, eta sarrera bat BIME PRO-ra sartzeko.

Parte hartu gura duten pertsonek 18 eta 30 urte bitartean izan behar dituzte, Euskadin bizi, eta izena emateko formularioa bete (esteka honetan dago). Gainera, DJ-en kasuan, bideo bat bidali behar dute, 20 eta 30 minutu arteko saio baten grabaketarekin; musika-ekoizleen kasuan, berriz, eurek sortutako bi pista bidali beharko dituzte.

Hautatuek finalean parte hartuko dute, zeina abenduaren 23an izango baita, eguena, Bilborock aretoan.

Epaimahaia musikaren profesionalek osatuko dute (Lorea Argarate eta Ricos Rosa DJ-ak eta Asier Batiz), eta abenduaren 13an, astelehena, finalisten izenak jakingo ditugu (gehienez ere 6 lagun kategoria bakoitzeko).