‘B-TUBER. YOUTUBER IZARREN BILA!’ GAZTEENTZEKO PROGRAMAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA

Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin batera, B-Tuber. Youtuber izarren bila! programa antolatu du aurten ere, Bilbon erroldatutako 11 eta 13 urte arteko gazteentzat (2008, 2009 eta 2010. urteetan jaiotakoentzat, alegia).

Tailerrak doakoak izango dira. 320 toki eskainiko dira, 8 tailerretan banatuta. Saioak abenduaren 27tik 30era bitartean egingo dituzte, goizez (10:00-13:00) edo arratsaldez (15:30-18:30), eta bakoitzean 40 plaza egongo dira.

Interesa duten gazteek programatutako 8 saioetako batean parte hartu ahalko dute. Horretarako, Udalaren web-orrian eman beharko dute izena (www.bilbao.eus). Izena emateko epea zabalik egongo da azaroak 15etik 28ra arte.

Helburua da adingabeei aisialdi hezitzaile eremuak eskaintzea, gazteek ikas dezaten ikus-entzunezko edukiak partekatzen, sortzen eta editatzen, eta Youtube-ra erraz eta segurtasunez igotzen.

Gainera, B-Tuber. Youtuber izarren bila! programaren helburua da gazteenek euskara erabiltzea sustatzea eta lana eta familia kontziliatzen laguntzea, Gabonetako eskola-oporretan zehar.