Bilboko Udalak antolatutako “DJS LEHIAKETAREN” eta “MUSIKA-EKOIZLEEN” lehiaketaren finala abenduaren 20an, eguena, egingo da, 20:00etan, Bilborocken.
Hiruarren edizio honetan 29 artista gazte aurkeztu dira (17 DJen modalitatean eta 12 musika-ekoizpenean), eta epaimahaiaren arabera, iaz baino estilo aldaera gehiago izan dira.
29 pertsona horietatik, 3 DJ modalitatean hautatu dira eta 3 musika-ekoizpenean, finalean parte hartzeko:
DJ kategoria
- MØNET (DJen kategoria)
- Bela (DJen kategoria)
- Paul Larrozea (DJen kategoria)
Ekoizle kategoria
- William Blackmouth (ekoizleen kategoria)
- BKTS (ekoizleen kategoria)
- Javier Ho (ekoizleen kategoria)
Hauek dira kategoria bakoitzeko irabazlearentzako sariak:
- DJ eta ekoizpeneko masterclass, Rico Rosaren eskutik.
- Bideoklipa grabatzea + argazki-saioa, Soda Timek eginda.
- Kontzertua Bilborock-en, Freskure 2022ko programazioaren barruan.
- Last Tour-ekin elkarlanean emango diren sariak: BIME CITY-ren hurrengo aldiko jardueretako batean diskoak jartzea edo jotzea, eta sarrera bat BIME PRO-ra sartzeko.