BILBOK ARATUSTEETAKO MASKARA JANTZIKO DU

Bilbotarrek ostera ere izango dute aukera usadioko Aratusteak gozatzeko, publiko guztiendako jarduera-egitarau bat izango dute-eta eskura, otsailaren 24an hasi eta martxoaren 1era arte, erantzukizuna eta zuhurtasuna direla baldintza.

Aratusteen enbaxadore lehenak ere aurkeztu dira, Farolín eta Zaranbolas, zeintzuk Ibon Koteron musikariak eta Gemma Martínez aktoreak jokatuko dituzte, hurrenez hurren.

OSTIRALEAN, OTSAILAK 25 EPAIKETA FAROLIN ETA ZARAMBOLASI

19:00etan. Bilboko Aratusteetako pertsonaia hain esanguratsuak, Farolín eta Zaranbolas, atxilotu egingo dituzte Udaletxean, eta Plaza Barrira eroango dituzte, eta han epaiketa egingo zaie (19:30ean). Ondoren, plazan bertan, “jendaurreko laidoa” egingo zaie biei, eta, urtero bezala, Aratusteetako usadiozko irri-koplak aterako zaizkie (20:30ean).

Gaua era bikainean amaitzeko, Bilbao Sozial Dantza taldearekin izango da areto-dantzen saio bat, 20:45ean.

ZAPATUAN, OTSAILAK 26, KALEJIRA ETA MOZORRO LEHIAKETA

Bilbotarrek eskura izan beharko dute mozorroa, zeren eta goizean, 12:00etatik aurrera, uriko bazter guztiak beteko baitira proposamen dibertigarri eta originalekin. Une horretan, jai-esparruaren irekiera ekitaldia egingo da Plaza Biribilean.

12:15ean kalejira hasiko da Euskadin inauterietan erabiltzen diren jantzi ezberdinen erakustaldiarekin, fanfarreekin eta erraldoiekin.

Etxeko txikienek tailerrak izango dituzte aukeran Done Bikendi kalean, 12:15etik 14:30era bitartean, eta antzerkia Zabalgunean, 12:30etik aurrera, Zirika zirkusen eskutik. “Berrerabizi” obrarekin, zirkuko kolektibo horrek Bilboko umeei erakutsiko die zeinen axola handikoa den hondakin gutxiago sortzea, haiek berrerabiltzea eta birziklatzea, gure planeta zaintzeko.

12:30ean, Plaza Barrian Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak (BDB) eskola batzuen eta besteen dantzen ikuskizun bat eskainiko du.

Unerik irrikatuenetako bat 17:00etan izango da, betiko kalejira izango baita, eta mozorro-lehiaketa ere bai, zeina Diputaziotik atera eta Plaza Biribilean eta Areatzan zehar igaroko baita.

Amaiera emateko bitxia, Bocabeats-en eskutik eskainiko zaigu, 21:30ean, noiz ere Plaza Barriko oihalaren pean euskarazko eta gaztelaniazko ikuskizun bat eskainiko den, oso aratusteetakoa, ez duena inor epel utziko. 1.000 emanaldi baino gehiago eskaini ostean iritsiko da Bilbora bikotea, umorezko ikuskizun berri, ausart eta inprobisazioz bete batekin.

MASKARADA DOMEKA, UMEEN ASTELEHENA ETA SARDINA ERRETZEKO MARTITZENA

Aratusteetako ekitaldiak izango dira IGANDEAN ere, otsailak 27, “Zuberoako Maskarada” ikuskizuna eskainiko baitu Gaztedi Dantza Taldeak. Eta ASTELEHENEAN ere bai, otsailaren 28an, familientzako kontzertu bat izango baita Plaza Barrian12:30ean, eta beste bi ikuskizun Campos Eliseos antzokianTxirri, Mirri eta Txiribiton izango dira 17:00etatik aurrera. Oraingo aldi honetan, hiru pailazo maitagarriok beren azken ikuskizuna eskainiko diete Bilboko umeei: Bart non ote nintzen ni? Ikuskizun honetan, jairik jai joango dira bidaian, eta kanturik ezagunenekin batera emango dituzte beren esketx barregarriak.

Beste alde batetik, Bataklan Kabaret-ek 20:00etatik aurrera Zuzeneko musika, dantza, zirkua, eta batez ere barrea, barre ugari, hori promesten du beren bira berrian, zeinean Asier Bilbao, Yogurinha Borova, Las Fellini, Pingüistar eta Anakotz ere jardungo baitira.

Bi ikuskizun horietako edozeinetara joateko asmoa dutenek Campos Eliseos Antzokiaren webgunean izango dute aukera sarrera erosteko, bihartik, otsailaren 18tik aurrera, 10:00etan hasita. Bataklan Kabaret-en emanaldiek 5 euroko prezioa izango dute, eta Txirri, Mirri eta Txiribitonen emanaldiak dohainik izango dira.

Bilboko Udalak, gazteenendako, kontzertu bat antolatu du, otsailaren 28rako, 20:30ean hasita, Plaza Barrian. Silitia izango da talde gonbidatua, lekeitiar banda bat, umorea eta rocka batzen dituena eta Gaztea Maketa Lehiaketan irabazlea izan zena.

Aratusteei agur esateko unea martxoaren 1ean izango da, MARTITZENEAN: Sardinari Lur ematea, 20:00etan, Plaza Barrian.