VILLASOUNDBILBAO JAIALDIAREN BIGARREN EDIZIOKO DOINUAK MARTXOAREN 18AN HASIKO DIRA ENTZUTEN, BILBOROCKEN

VillaSoundBilbao jaialdiaren bigarren edizioa ––Bilboko Udalak antolatzen du–– martxoaren 18an hasiko da, barikua, Bilborocken.

VillaSoundBilbao Jaialdiaren helburua da 16 eta 30 urte arteko gazteen sorkuntza-lanak bultzatu eta sustatzea, eta jendeari musika arloko proposamen askotarikoak eta egungoak eskaintzea.

Epaimahaiak hautatu ditu daborduko 12 banda eta bakarlari, kontzertuen lehen fasean parte hartzeko:

Martxoaren 18an

  • Laina- Gipuzkoa
  • Ben Santana- Bizkaia
  • Night Demonz X Locoalien X Inix – Araba

Martxoaren 25ean

  • Las Selvas – Bizkaia
  • Laguna Goons – Bizkaia
  • Txopet- Bizkaia

Apirilaren 1ean

  • Catch & Soul- Bizkaia
  • Tanzzzania- Bizkaia
  • Alai – Gipuzkoa

Apirilaren 8an

  • Sara Azurza- Gipuzkoa
  • Supercremalleras – Bizkaia
  • Kyxo – Gipuzkoa

Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, gehienezko jende kopurua bete arte. Informazio osoa hemen.

6 talderik edo bakarlaririk onenak hautatuko dira VSB MENTORING formazio-programan parte hartzeko. Laguntza-programa hori 2022eko maiatzetik urrira bitartean garatuko da, eta hautatutako talde edo bakarlarien beharrizanetara egokitua izango da. Formazio fase horretan, taldeak eta bakarlariak sustatu eta bultzatuko dira, eta beren jarduera profesionalizatzeko modua emango dieten tresnez eta aholkularitza berezituz hornituko.

Prestakuntza, beraz, profesionalek emango dute, eta hainbat gai jorratuko dituzte. Hala nola: sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideak kudeatzea eta sustatzea, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak.

VillaSoundBilbaok emango dio amaiera VSB TOUR delakoari 2022aren amaieran. Formazio eta laguntza aldiaren ostean, parte hartzen duten 6 bandetako bat hautatuko da kontzertu bana eman dezan Estatuko lau hiritan, 2022ko azken hiruhilekoan zehar.

Xedea da banden proiekzioa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteekin sinergiak sortzea, eta pertsonen talentua Bilbotik kanpo ere zabaltzea. Iaz, Suave izeneko bandak, bira horretarako hautatua izan baitzen, Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako eta Donostiako 4 lokal ospetsutan jo zuen.