Bilboko Udalak bultzatzen duen Gau Zuriak, bere distira guztia berreskuratuko du asteburuan, bere ohiko datetara itzulita.
Uriko ekitaldi hau berriro ospatuko da Bilboren fundazioaren 722. urteurrenean, ekainaren 17an eta 18an. Zehazki, esku-hartze artistikoak egingo dira, hiri-paisaia aldatzeko, eta Bizkaiko hiriburuko plazak, kaleak eta espazio esanguratsuak berriro apaintzeko.
Eskulturak, instalazio digital eta interaktiboak, usaintzeko paisaiak, abesbatzen emanaldiak eta formatu handiko joko tradizionalak egingo dira, besteak beste, uriko 26 lekutan.
Horiei bi ikuskizun ibiltari gehituko zaizkie, uriko zenbait txokotan zehar, soinuz eta mugimenduz betetzeko.
Instalazioak 19:30etik 00:30era bisitatu daitezke. Gau Zuriaren programak eskuragarri daude dagoeneko Zabalguneko eraikinean eta Bilboko turismo-bulegoetan; programa horretan instalazio eta ibilbide guztiak daude zehaztuta.