MASTERCLASS KALISTENIA

Bilboko Udalak 15 eta 35 urte bitarteko gazteentzat kalistenia masterclass bereziak emango ditu martxotik ekainera bitartean. Klase horiek adituek zuzendutako doako saioak izango dira 19:00etatik 20:30ak arte, hurrengo egunetan:

  • Martxoak 8 eta 15: Sarriko Parkean
  • Apirilak 5 eta 12: Europa Parkean
  • Maiatzak 10 eta 17: Punta Zorrozan
  • Ekainak 7 eta 14: Doña Casilda Parkean