BILBOKO UDALAK “KONEKTA DOKU” IZENEKO TAILERRA ANTOLATU DU, DOAKOA, 18 ETA 30 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAT, DOKUMENTAL ZINEMAZ

Bilboko Udalak “Konekta Doku” izeneko formazio-tailerra antolatu du 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat; dokumental zinemari buruzkoa da, eta doan izango da. Tailerrak 4 saio izango ditu, zapatu arratsaldeetan: apirilaren 1ean, 22an eta 29an, eta maiatzaren 6an. La Perrera eraikinean izango da (Sabino Arana etorbideko 50. zenbakian).

15 gaztek izango dute aukera ikus-entzunezko hizkuntza eta kontagintzako baliabideak ikasteko. Horrez gain, ekimena amaitzeko, gazteek egindako dokumental bat sortu, produzitu eta proiektatuko da.

Asmoa da lankidetzarako eta ideiak trukatzeko eremu bat sortzea, gazteriaren parte hartzea sustatzeko eta haien trebetasunak eta sormenerako gaitasunak sustatzeko.

Parte hartzeko, beharrezkoa izango da 18 eta 30 urte bitartean izatea, Bilbon bizitzea eta grabaketa-gailu bat izatea (kamera, smartphonea…). Interesdun guztiek bete behar dute Udalaren Bilbao Gazte webgunean eskura duten inprimakia, martxoaren 19a bano lehenago.

KONEKTA PROGRAMA

“Konekta Doku” programa gazteentzako zerbitzuen artean eskaintzen da, KONEKTA programaren barruan, eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean gauzatuko da, La Perrera zentroan.

«KONEKTA» programaren ekimenak Bilboko gazteriarekin konektatzeko elementu gisa planteatzen dira, gazteak bihurtuz beren interesekoa izan daiteken udal ekintza ororen ardatz. Informazioa eta orientabidea emateaz gain, aukera berritzaileak sustatu eta ahalbidetuko dira, gazteek trebetasunak eta gaitasunak garatzeko aukera izan dezaten, hala nola sormena, ekimena, parte-hartzea, konpromiso soziala, pentsamendu kritikoa, ahalduntze pertsonala edo talde-lana, besteak beste.

«KONEKTA» programak, berez, Bilboko gazteekin batera diseinatutako Bilbao Hiri Gaztea Gazteriaren Udal Planean jasotako beharrizanei erantzuten die.