KANABISAREN KONTSUMOARI BURUZKO SENTSIBILIZAZIO-KANPAINA

Kalamua da Canabis sativa landarearen prestakin desberdinak izendatzeko gehien erabiltzen den termino generikoa. Landare honek 750 konposatu kimiko baino gehiago ditu, eta bere osagaien artean tetrahidrocannabinol (THC) osagai ezagunena eta psikoaktibitate handienekoa dago. THC kantitatea hainbat faktoreren arabera alda daiteke (landarearen barietatea, biltzeko modua, laborea, kontsumitutako zatia, etab.), eta horrek, aldi berean, kanabisaren deribatu desberdinak eragiten ditu (adibidez, marihuana, haxixa edo haxix-olioa). Kontsumitzeko modurik ohikoena erretzea da, baina substantzia hori hainbat modutan kontsumi daiteke (arnastuta, lurrunduta, ahoz edo irentsita, etab.).

Kanabisa da munduan gehien landu, kontsumitu eta tra katzen den substantzia psikoaktiboa. Kanabisa erraz lortzen da, eta arriskuaren pertzepzio soziala txikia da. Gainera, ekonomikoki substantzia horren merkatuko prezioa legez kanpoko beste droga batzuena baino baxuagoa da. Euskal Autonomia Erkidegoan gehien kontsumitzen den legez kanpoko substantzia da, batez ere 15 eta 24 urte bitarteko gazteen artean.

Kanabisaren kontsumoa oso normalizatuta dago mendebaldeko gizarteetan; baina behin eta berriz kontsumitzeak ondorio negatiboak eragiten ditu osasun sikoan, psikikoan eta sozialean, batez ere nerabe eta gazteengan, horien burmuinetan substantzia psikoaktiboek eragiten dituzten ondorio negatiboak nabarmenak baitira, hainbat ikerketek erakutsi dutenez.

Inkestek adierazten dutenez, kanabisa kontsumitzen duten pertsona askok modu esperimentalean edo noizbehinka kontsumitzen dute; hala ere, kontsumitzaileen zati batek, egindako kontsumo-ereduak ondorio soziosanitario larriak ditu, hala nola osasun mentaleko arazoak, eskola-porrota, familia-, lan- eta/edo mendekotasun-arazoak. Bestalde, kanabisaren erabilera beste arrisku-eredu batzuekin lotzen da, hala nola beste substantzia batzuen kontsumoarekin (tabakoa, alkohola, beste droga batzuk), eta horrek areagotu egiten du jokabide horren arriskua.

Horregatik, Osasun Sailak beharrezkotzat jotzen du, kanpaina baten bidez, kanabisaren kontsumoari buruzko mito eta uste faltsuak agerian jartzea; kanabisaren kontsumoak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei buruzko pertzepzio errealista egon dadin laguntzea; eta kalamurik gabeko aisialdiko eta dibertimenduko ereduak bultzatzea.

Zein da helburua?

Kanabisa kontsumitzeko arriskuaren pertzepzioa areagotzea Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen artean.

  • Kanabisaren kontsumoari buruzko uste faltsuak azaleratzea.
  • Kanabisa kontsumitzearen arriskuei buruzko informazioa ematea.
  • Kanabisaren kontsumoarekiko tolerantzia soziala murriztea.
  • Kanabisik gabeko aisialdia sustatzea.

Nori zuzendua?

Euskal Autonomia Erkidegoko 14-25 urteko gazteak.

Zein mezu helarazi nahi dira?

  • Kanabisaren kontsumoak kalteak eragin ditzake.
  • Kanabisaren kontsumoak buruko arazoak sor ditzake.
  • Kanabisa nerabezaroko ikasketetan lankide txarra da.
  • Kanabisaren kontsumoak ez dio soilik kontsumitzen duenari eragiten, baita ingurukoei ere.
  • Kanabisaren kontsumoak gizarte-harremanak zaildu ditzake.

Zein da diskurtsoaren ardatza?

  • Kalamurik gabeko bizitzan
  • Zure bertsiorik onena garatuko duzu
  • Kalamurik gabe gehiago zara

Nola egingo da kanpainaren zabalkundea?

Gazteak dauden lekuetara iritsi behar da, eta, beraz, kanpainaren presentzia bermatu behar da, kiroldegietan, ikastetxeetan, gaztelekuetan eta biltzen diren beste aisialdi gune batzuetan kartelak jarriz.

Eremu digitalean, kanpaina sare sozialen bidez zabaltzea proposatzen da; horretarako, GIF bat eta bideo labur bat diseinatu dira. Kanpaina osasun-arloan eta gazteekin harremanetan diharduten hainbat eragilerekin lankidetzan zabalduko da: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Osakidetza, Gazteria Zuzendaritza, udalak, foru-aldundiak, Hezkuntza Saila.