JABETZA INTELEKTUALA: OINARRIZKO ON LINE TAILERRA

EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: Jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa, egile eskubideak kudeatzeko eredu desberdinak, lizentzia libreak eta abar.

DATAK: irailaren 18tik urriaren 1era.

HIZLARIA: Ainara LeGardon

25 urte baino gehiagoko esperientzia duen musika eta artista autogestionatua da, jabetza intelektualean aditua izateaz gain.

NORI ZUZENDUA:
Musikagintzan, oro har, diharduten profesionalei: musikariak, interpreteak, musikagileak, manager-ak, diskoetxeak, kultur arduradunak, aretoetako arduradunak eta abar…

IKASTAROREN DINAMIKA: ikastaroan parte hartzen duen pertsona bakoitzari ikasketa, hausnarketa eta eztabaidarako baliagarriak izango zaizkion eduki deskargagarriak helaraziko zaizkio. Gainera, irakaslearen eduki didaktikoak jaso ahal izango ditu eta programan aipatutako gaien azalpenak eskura izango ditu.

Ikastaroa egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzak irakasleari kontsulta egiteko aukera izango du, edozein zalantza argitzeko, ikastaroa hasi eta 15 eguneko epean. Kontsultak gehienez ere ordubetekoak izango dira parte-hartzaile bakoitzeko.

IZEN EMATEA: epea zabalik irailaren 15era arte. Parte hartzeko, info@musikabulegoa.eus helbidera idatzi behar da.