TEKNOLOGIAN, BERRIKUNTZAN ETA JASANGARRITASUNEAN OINARRITUTAKO AISIALDI HEZITZAILEAREN EGITARAU BAT PROPOSATZEN DIE BILBOKO UDALAK GAZTEEI

Bilboko Udalak La Perrera eraikinean (Sabino Arana 50) 2023/2024 ikasturteko lehen hiruhilekoan gazteei eskainiko zaien egitaraua diseinatu du. Proposamenak STEAM ildo estrategikoarekin bat egiten du (S-Science, T-Technologies, E-Engineering, A-Arts, Mathematics), Udalak «Konekta» bezalako programen bitartez bultzatzen duena.

Urte amaierara arte egingo diren jarduerak zenbait eremutakoak dira; besteak beste, moda jasangarria, birziklatzea eta berrerabiltzea, patroigintza digitala, sentsore-teknologia, Arduino plataforma arlokoak. Gainera, orain arte landutako beste ildo batzuekin jarraituko dute: 3D inprimatzea, robotika, podcastinga edo Legoa, besteak beste.

Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina, parte hartzeko, IZENA EMAN BEHARKO DA AURRETIAZ Bilbao Gazteren web-orrian, non, gainera, jarduera bakoitzari buruzko xehetasunak ere aurkituko dituzten interesdunek.

La Perrerarako diseinatutako egitarau horren bidez, Udalak aisialdi hezitzailearen proposamen bat eskaini nahi die Udalak gazteei, eta haien esku jarri ikerkuntza eta esperimentazio teknologikora hurbiltzeko beharrezko baliabide eta guneak; batetik, gazteek teknologiaren alorreko gaitasunak garatu ditzaten antzeko irrikak dituzten gazteekin bizipenak eta ezagutzak partekatzen dituzten bitartean, eta, bestetik, gazteengan pentsamendu kritikoa eragiteko.

EGITARAUA, IRAILA – ABENDUA

BIRZIKLATZE TAILERRAK

  • 3D REPAIR. Basurtuko auzotarrentzako konponketa-tailerra. Piezak 3Dan doan diseinatu eta inprimatzen ikasteko lekua, zaramatan amaituko luketen objektuak konpontzeko. ZAPATUETAN izango da, IRAILAREN 16TIK ABENDUAREN 23RA BITARTEAN, 10:00ETATIK 13:00ETARA.
  • UPCYCLING. 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailer horretan, josteko makinaren funtzioak ezagutu, eta zenbait lan egingo dituzte, lau saiotan zehar. Jantzi zahar edo berrerabilgarriak ekarri behar dira, eraldatzeko. ASTELEHEN ETA EGUENETAN izango da, IRAILAREN 28TIK URRIAREN 9RA, 17:30ETIK 19:30ERA.

MODA ETA TEKNOLOGIA

  • CLO3DDiseinu digitala: moda eta ehunak. ClO3D diseinu digitaleko programa informatikoa erabiliz, 16 urtetik gorakoek patroiak sortzen eta editatzen ikasiko dute, josteko oinarrizko teknikak ikasteaz gain. ASTELEHENETIK EGUENERA izango da, bi astean zehar, jarraian, URRIAREN 16TIK 26RA, 18:30ETIK 20:30ERA.
  • BIOMATERIALAKBokashi estudioak eskaintzen dituen tailer horietan biodiseinuarekin eta birsortze-praktikekin esperimentatuko dute. 16 urtetik gorako parte-hartzaileek inguruko flora aztertuko dute eta biomimesia eta haren ezaugarriak sartzen ikasiko dute, tindatzeko, proiektu propioa edo kolektiboa garatuz.ASTEARTEETAN izango da, URRIAREN 31TIK ABENDUAREN 12RA, 17:30ETIK 19:30ERA.
  • COLLABRICS12 urtetik gorako gazteei zuzendutako proiektu horren helburua da gazteen artean ingurumen-kontzientzia handiagoa sustatzea. Ehun-hondakinak gutxitzeko helburuz, arropak biltzeko edukiontziak jarriko dituzte La Perreran. Bildutako arropak, gero, sailkatu eta berrerabili egingo dituzte, zenbait diseinatzaile bizkaitarrek emango dituzten tailerretan. Proiektu sortzaile interesgarrienak saria jasoko du, amaierako ekitaldian. Arropak jasoko dira IRAILAREN 18TIK URRIAREN 19RA BITARTEAN. Tailerrak, berriz, EGUENETAN izango dira, AZAROAREN 2TIK 30ERA BITARTEAN, 18:00ETATIK 20:00ETARA.
  • TRIKOTATZEKO MAKINA16 urtetik gorako gazteentzako bi saioko tailer horretan zehar, parte-hartzaileek aukera izango dute ehungintza-industrian zeharreko ibilbide historiko batean murgiltzeko. Horrez gain, GIMP doako diseinu-programa erabiltzen ikasiko dute, trikotatzeko makina bat erabiltzeko eta proiektu propioa gauzatzeko.Tailerrak ABENDUAREN 15 ETA 16AN izango dira, BARIKUETAN, 17:00ETATIK 21:00ETARA, ETA ZAPATUAN, 10:00ETATIK 14:00ETARA.

NEW STEAM

  • ROBOTIKA LEGOREKIN. Robotikan, sentsoreetan eta programazioan interesa duten 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago tailer hau. Gazteek KONEKTA-La Perrera robotika-taldean parte hartu ahal izango dute, eta, horretarako, hainbat proiektu diseinatu eta sortuko dituzte, taldean. Tailerrak BARIKUETAN izango dira, URRIAREN 6TIK ABENDUAREN 15ERA BITARTEAN, 17:30ETIK 19:30ERA.
  • FRAME HUNTERSIkus-entzunezko zenbait teknika ezagutzeko sei saio. 12 urtetik gorako gazteei zuzendutako saioak. Tailerrak ASTELEHENETAN izango dira, AZAROAREN 6TIK 11RA BITARTEAN, 17:30ETIK 19:30ERA.
  • CITY HACKERS. MAKECODE eta Pythonekin programatzea. Tailer horretan, 12 urtetik gorako gazteek mikro:bitetan oinarritutako hedapen-plaka bat erabiltzen ikasiko dute. Gainera, MAKECODE eta Python lengoaian programatzen, eta IoT plataformen bidez bildutako datuak Hodeira bidaltzen ikasiko dute. Azkenik, horrekin guztiarekin, neurtutako emaitzak aztertu, eta ondorioak aterako dituzte. Tailerrak ASTEARTEETAN izango dira, URRIAREN 10ETIK 31RA BITARTEAN, 17:30ETIK 19:30ERA.
  • GREEN POWER. La Perrerako Green Power taldean izena emateko epea zabaltzen da.  Jarduera horretan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteek ibilgailu elektriko bat eraikiko dute, lankidetzan, Greenpower Iberia Bridgestone Nazioarteko Zirkuiturako. Talde-lana, berrikuntza eta inklusioa dira jarduera sustatzen duten balioak. Astean saio bat egingo dute, eta helburua izango da La Perrerako taldearekin auto bat eraikitzea.
  • First Lego League: ekimenean parte hartzeko talde bat osatzeko izen-emate epea zabaltzen da. Talde bakoitza antolatzaileek ezarritako urteko gaian sakontzen hasiko da, proposatutako erronkei aurre egiteko gai izango den robot bat diseinatuz eta eraikiz. Gainera, gaiari buruz ikertu, eta benetako arazo bat konponduko duen berrikuntza-proiektu bat garatu beharko dute. Taldeek beren lana dokumentatu, eta aurkikuntzak partekatuko dituzte. Esperientzia horretan, talde bakoitzak FLLren OINARRIZKO BALIOAK defendatu beharko ditu: aurkikuntza, talde-lana, inklusioa, inpaktua, dibertsioa eta berrikuntza.FlLk erronka berri eta zirraragarria eskainiko die talde guztiei, beren sormena pizteko STEAM eremuen bitartez (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics).

La Perrerako instalazioak, egitaraua eta zerbitzuak ezagutarazteko bideoa egingo du Bilboko Udalak. Basurtuko auzotar guztiak gonbidatuta daude ekimenean parte hartzera. Hala egin nahi dutenek, La Perreran bertan, irailaren 21ean (eguena), 18:00etatik 21:00etara bitartean egingo den castingera joan beharko dute. Ekimen horrek Basurtuko Auzo Elkartearen laguntza dauka.