BILBOKO UDALAK ESKAINTZA ZABALAGOA EGINGO DU IKASKETA-GELETAN ABENDUAREN 16TIK OTSAILAREN 11RA ARTEKO ASTEBURUETAN, BESTE 457 LEKU BAINO GEHIAGO ESKAINIZ LEHENGOEZ GAIN

Bilboko Udalak eskaintza handiagoa egingo du ikasketa-geletanasteburuetan beste 457 leku eskainiz neguko azterketa-aldian. Hala, bada, eskaintza gehigarri hori abenduaren 16an hasiko da eta 2023ko otsailaren 11ra arte iraungo du.

Leku gehigarri horiek uriko 8 barrutietako hainbat ekipamendutan eskainiko ditu, alegia, Deustuko, Otxarkoagako eta Santutxuko udal zentroetan, Txurdinagako kiroldegian eta La Perrera eraikinean, eta urtean zehar eskaintzen diren ohiko 581 lekuak osatzera datoz.

Zapatu eta domeketan (goizez eta arratsaldez)

  • Deustuko udaltegia, 09:00-21:00.Lekuak: 100 (Ekitaldietarako aretoa, eraikinaren atzeko aldetik sartu behar da).
  • Santutxuko udaltegia, 09:00-21:00. Lekuak: 102.
  • Azkuna Zentroa, 09:00-21:00. Lekuak: 63.
  • Txurdinagako kiroldegia: zapatuetan: 09:00-21:00, domeketan: 09:00-18:45. Lekuak:100.
  • La Perrera: zapatuetan: 09:00-20:30,domeketan: 09:00-13:30 eta 16:00-19:30. Lekuak: 40.

Zapatuetan (goizez eta arratsaldez) eta domeketan (goizez)

  • Otxarkoagako Auzo Etxea: zapatuetan: 09:00-14:00 eta 16:00etatik 21:00etara, domeketan: 09:00-14:00. Lekuak: 12

Zapatuetan (goizez)

  • Bidebarrietako Liburutegia: zapatuetan: 10:00-14:00. Lekuak: 40

Udalaren asmoa da urteko garai honetan azterketak prestatzen dituzten ikasleen beharrizanei erantzutea.

Leku horiek, bestalde, gainerako urtean zehar eta asteko zazpi egunetan Uriko zortzi barrutietan banatuta eskaintzen diren 581 lekuei gehitu behar zaizkie.

IKASKETA-GELETAKO OHIKO LEKUAK (ESKAINTZA GEHIGARRIA KONTUAN HARTU GABE)

Deustuko Udaltegia

  • Astelehenetik barikura: 9:00-21:00
  • Zapatuetan: 9:00-14:00
  • Lekuak: 14

Castañoseko Udaltegia

  • Astelehenetik barikura: 08:30-21:30
  • Lekuak: 32

Uribarriko Udaltegia

  • Astelehenetik barikura: 08:30-21:30
  • Lekuak: 16

Txurdinagako Udaltegia

  • Astelehenetik barikura: 8:30-21:30
  • Lekuak: 14

Txurdinagako kiroldegia

  • Astelehenetik barikura: 9:00 – 21:00
  • Zapatuetan: 9:00 – 21:00
  • Domeka eta jaiegunetan: 9:00 – 18:45
  • Lekuak: 100

Otxarkoagako Auzo Etxea

  • Astelehenetik barikura: 8:30-22:00
  • Zapatuetan: 9:00-14:00 / 16:00-21:00
  • Domeketan: 9:00-14:00
  • Lekuak: 24

Santutxuko udaltegia

  • Astelehenetik barikura: 08:30-21:30
  • Lekuak: 34

Bidebarrietako Liburutegia

  • Astelehenetik barikura: 08:30-20:30
  • Zapatuetan: 10:00-14:00
  • Lekuak: 40

San Adrianeko liburutegia

  • Astelehenetik eguenera: 10:00-13:00 / 17:00-20:00
  • Barikuetan: 10:00-14:45
  • Lekuak: 18

Zabalako Liburutegia

  • Astelehenetik eguenera: 10:00-13:00 / 17:00-20:00
  • Barikuetan: 10:00-14:45
  • Lekuak: 14

Azkuna Zentroa

  • Astelehenetik domekara, 09:00etatik 21:00etara.
  • Lekuak: 72

Abandoko Udaltegia

  • Astelehenetik barikura: 08:30-21:30
  • Lekuak: 30

Errekaldeko Udaltegia

  • Astelehenetik barikura: 08:30-21:30
  • Lekuak: 55

Iralako Auzo Etxea

  • Astelehenetik barikura: 08:30-21:30
  • Lekuak: 12

Altamirako Udaltegia

  • Astelehenetik barikura: 16:00-21:30
  • Lekuak: 12

Zorrotzako Udaltegia

  • Astelehenetik barikura: 08:30-21:30
  • Zapatuetan: 09:00-14:00
  • Lekuak: 34

Zorrotzako liburutegia

  • Astelehenetik eguenera: 10:00-13:00/17:00-20:00
  • Barikuetan: 10:00-14:45/17:00 – 20:00
  • Lekuak: 20

La Perrera

  • Astelehenetik zapatura, 9:00 – 20:30
  • Lekuak: 40

Udalaren ikasketa-gelen eskaintzaren zerrenda osoa Bilbao Gazteren webgunean ere kontsulta daiteke.