UDALAREN IKASKETA ARETOEK ORDUTEGI ETA PLAZA GEHIAGO IZANGO DITUZTE ASTEBURUETAN, MAIATZAREN 4TIK AURRERA

Udalaren ikasketa-aretoek ordutegia eta plazak zabalduko dituzte asteburuetan, maiatzaren 4tik ekainaren 9ra, ikasturte amaierako azterketa-denboraldia hasten denean.

Leku gehigarri horiek uriko 8 barrutietako hainbat ekipamendutan eskainiko ditu, alegia, Deustuko, Otxarkoagako eta Santutxuko udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian, Txurdinagako kiroldegian eta La Perrera eraikinean, eta urtean zehar eskaintzen diren ohiko 581 lekuak osatzera datoz.

ZAPATU ETA DOMEKETAN (GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ)

  • Deustuko Udaltegia, 09:00-21:00. 100 plaza.
  • Santutxuko Udaltegia, 09:00-21:00. 102 plaza.
  • Azkuna Zentroa: 09:00 – 21:00. 72 plaza (aldez aurretik lekua erreserbatu behar da).
  • Txurdinagako kiroldegia: -zapatuetan 09:00-21:00, domeketan 09:00-18:45. 100 plaza.
  • La Perrera: zapatuetan 09:00-20:30, domeketan 09:00-13:30 eta 16:00-19:30. 80 plaza.

ZAPATUETAN (GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ) ETA DOMEKETAN (GOIZEZ)

  • Otxarkoagako Auzo Etxea: zapatuetan 09:00-14:00 eta 16:00-21:00, domeketan 09:00-14:00. 24 plaza.

ZAPATUETAN (GOIZEZ)

  • Bidebarrietako Liburutegia: zapatuetan 10:00-14:00. 40 plaza.

Udalaren ikasketa-gelen eskaintzaren zerrenda osoa Bilbao Gazteren webgunean ere kontsulta daiteke.