Unibertsitateko ikasleei zuzendutako 2025-2026 ikasturterako Ikasiker lankidetza-beken deialdia aurkezteko epea zabalik dago. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 6an amaituko da.
Xedea
190 Ikasiker lankidetza-beka deitzea eta horien oinarriak onestea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten bitartean, lankidetzan aritu ahal izan daitezen Eusko Jaurlaritzak errekonozitutako Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko ikerketako eta bikaintasuneko zentroetan (OIBZ), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI), ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Bi modalitate hauek eskaintzen dira:
a) A modalitatea (ikasturtean zehar, 2026eko urtarriletik 2026eko ekainera): 150 beka.
b) B modalitatea (udan, 2026eko ekainetik irailera): 40 beka.
Aurrekontuko zuzkidura
330.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
1.– A Modalitateko beketarako, 300.000 euro bideratuko dira.
2.– B Modalitateko beketarako, 30.000 euro bideratuko dira. Beka hauek emateko, ezinbesteko baldintza izango da 2026eko ekitaldirako kreditu egokia eta nahikoa izatea, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen agindu horrek).
Ordainketa-modua:
Ordainketak modu honetan egingo dira:
a) A modalitatea. Bekaren ordainketa bi epetan egingo da:
Lehenengo ordainketan bekaren % 30 emango da eta ebazpena adjudikaziodunei jakinarazi ondoren ordainduko da. Ebazpena jakinarazi eta hamar eguneko epean onuradunak ez badio berariaz uko egiten, dirulaguntza onartzen duela ulertuko da, eta onuradun guztiei ordainketa egingo zaie.
Bigarren ordainketan gainerako % 70a emango da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Aginduaren 8. artikuluan aurreikusitako egiaztagiriak beka justifikatzeko balioko du.
b) B modalitatea. Bekaren zenbatekoa epe bakarrean ordainduko da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Aginduaren 8. artikuluan aurreikusitako ziurtagiriak beka justifikatzeko balioko du.
Informazio gehiago eta deialdirako sarbidea hemen: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2025/ikasiker/web01-tramite/es/