- Urtarrilaren 27an eta 28an, La Perreran.
- 09:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako programak eta bekak, tailerrak eta hizkuntza-trukeak eskaintzen dituzten hainbat entitate egongo dira jardunaldietan.
Bilboko Udalak “Mugikortasunaren III. Azoka: prestakuntza, boluntariotza eta enplegua atzerrian” abiarazi du. Urtarrilaren 27an eta 28an egingo da La Perreran. GAZ Bilbaok –Bilboko Udalaren gazteen emantzipazioari laguntzeko zerbitzuak– eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dituzten jardunaldi hauek goizez eta arratsaldez izango dira bi egunetan, 09:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara. 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako programak eta bekak, tailerrak eta hizkuntza-trukeak eskaintzen dituzten hainbat entitate egongo dira bertan.
Hirugarren edizioarekin itzuliko da azoka, Euskaditik kanpo dauden enplegu-, boluntariotza- eta prestakuntza-aukerei buruzko informazioa emateko gazteei. Entitateen informazio-standak goizez egongo dira irekita. Horrela, parte-hartzaileek mugikortasun-baliabide bakoitzari buruzko lehen eskuko informazioa lortu ahal izango dute, bai eta arratsaldez bi jardueratan parte hartu ere: “Hizkuntza-trukeak: esperientziak atzerrian” (urtarrilaren 27a, 18:00etatik 20:00etara) eta “Atzerrian lana bilatzea” (urtarrilaren 28a, 18:00etatik 20:00etara).
Hauek dira parte hartuko duten entitateetako batzuk: Europe Direct Bizkaia, Bizkaiko Foru Aldundia, EURES, EHU, EGK, STEP Language Services SL, ESN Bilbao, Comisión Fulbright España-EE. UU., Kiribil Sarea, Media Creativa, UN Etxea, DAAD, Bizkaia Gara eta Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa.
Informazio gehiago: GAZ Bilbao, gazbilbao@bilbao.eus edo 944 025 401 eta 747 451 437 telefonoetan (baita whatsapp bidez ere).
