- 20:00etan, hautatutako 12 talde eta bakarlarien aurkezpenarekin, I. VillaSoundBilbaon (VSB) saritutako Silitia talde arrakastatsuaren emanaldiarekin batera.
- Guztira 116 talde eta bakarlari aukeratu dira, eta apirilaren 17tik 25era bitartean, ostiral eta larunbatetan, 20:00etan, joko dute udal aretoan. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.
VillaSoundBilbao (VSB) jaialdiaren VI. edizioak baditu hautatutako 12 talde eta bakarlariak, eta VSB Festen arituko dira apirilaren 17tik 25era, ostiral eta larunbatetan, 20:00etan, Bilborocken. Taldeak gaur arratsaldean aurkeztuko dira Bilborocken, 20:00etan. I VSBn saritutako eta Son Estrella Galicia taldearen eskutik iritsiko den Silitia taldearen kontzertuarekin itxiko da ekitaldia.
Lehiaketaren helburua 16 eta 35 urte bitarteko gazteen sorkuntza musikalak bultzatzea da, eta publikoari musikaren arloan proposamen askotarikoak eta gaur egungoak eskaintzea. 116 talde eta bakarlarik eman dute izena VI. VSB honetan parte hartzeko. Horietatik 78 Bizkaikoak dira, 26 Gipuzkoakoak, 11 Nafarroakoak eta 1 Arabakoa.
Aukeratutako taldeak eta VSB Fest-ek Bilborocken emango dituen kontzertuen datak
- Apirilak 17 ostilara:
Niere (Bizkaia)
Fría Jane (Nafarroa)
Izena (Bizkaia)
- Apirilak 18 larunbata:
Haritz Olaeta (Bizkaia)
June Miau (Nafarroa)
Neiffer (Bizkaia)
- Apirilak 24 ostirala:
Lazykidd (Bizkaia)
Laps (Bizkaia)
Mostaza Karizia (Gipuzkoa)
- ostirala 25 larunbata:
Uxue Kerejeta (Gipuzkoa)
Ane Martija (Nafarroa)
Gar (Bizkaia)
Apirilean, epaimahaiak hautatutako 12 talde eta bakarlari horiek VSB MENTORING prestakuntza kolektiboko programa batean parte hartuko dute, hainbat adituk eskainia. Programa horretan marketina eta komunikazioa (Musika Bulegoaren eskutik), egile-eskubideak (SGAE Fundazioaren eskutik), booking-a eta birak edo ekoizpena bezalako gaiak bilduko dira. VSB Festen kontzertuen fasearen ondoren, epaimahaiak horietako 6 aukeratuko ditu mentoring pertsonalizatu baterako eta bakoitzarentzako azterketa saio baterako. Saio horiek maiatzean eta ekainean egingo dira.
Azkenik, VSB Sariak ekitaldian, maiatzaren 2an, Bilborocken, VSB26 TOUR, Son Estrella Galicia zikloaren eskutik 3 kontzertuko bira, zein talde edo bakarlarik egingo duen iragarriko da. Era berean, ekitaldi horretan, Musika Bulegoa, SGAE Fundazioa edo BIME bezalako babesleek emandako gainerako aipamenak jakinaraziko dira, eta ekitaldiari amaiera emateko, izen handiko banda gonbidatu baten kontzertua izango da, behar bezala iragarriko dena, eta sarrera librea izango da, aretoa bete arte.
