Hemen da! Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Bilbao Gazte Balioak Martxan Sarien edizio berri bat jarri du abian, ingurune soziala hobetu nahi duten gazteen ekimenei laguntza zein ezagutzera emateko helburu trinkoa duela.
Gizartean eragina duten ekimen berritzaileak aurkitzea du helburu edizio honek, beti ere, Bilbao Balioen Hiria gutunaren ildotik, 16 eta 30 urte bitarteko gazteen parte-hartzea eta borondatezko ekintza sustatzen dutela. Proiektuak Bilbon edo hiritik kanpo egingo dira; azken kasu horretan, Bilboko boluntario gazteen partaidetza handia egiaztatu beharko da.
Honako hauek aurkeztu daitezke:
- 4 – 10 gazteko taldea, 16 eta 30 urte bitartekoak (1990-2004). Pertsona guztiek adinaren baldintza bete beharko dute eta gutxienez % 40a Bilbon erroldatuta egongo dira.
- Bilboko Udalaren Herritarren Partaidetzako Erakundeen Erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo Bilbon egoitza daukaten merkataritza erakundeak, aurreko paragrafoan adierazitako adina daukaten gazteak % 60 badira.
Asko jota 5 ekimen hautatuko dira, eta bakoitzak proiektua gauzatzeko 4.000 euro jasoko ditu. Sari hauetan parte hartu nahi dutenek honako inprimaki hau bete beharko dute. Gainera, eskariarekin batera eta osagarri modura, proiektua aurkezteko bideo bat (gehienez 3 minutu) bidali daiteke.
Eskariak aurkezteko epea otsailaren 10ean zabalduko da eta martxoaren 6an, gaueko 23:59etan, itxi.
Oinarriak hemen kontsultatu daitezke.
Informazio guztiak hemen.