Instagramer izan nahi al duzu? Sare sozialetan presentzia irabaztea gustatuko litzaizuke? Horrela bada, lehiaketa berri hau zure interesekoa izango da! Bilboko Udalak instagramer bi, mutil eta neska bat, aukeratuko ditu Bilbao Gazte-ko Instagram kanalaren bidez arduerei, proposamenei eta ekimenei buruzko informazioa zabal dezaten.
Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- 18 eta 25 urte bitarteko gaztea izatea
- Bilbon erroldatuta egotea
- Elebiduna izatea. Euskera eta gaztelania
Interesatuek bideo bat bidali beharko dute, asko jota bost minutuko iraupena izango duela. Bertan euren izen-abizenak, jarduna (ikasleak, langileak…), zaletasunak eta aisialdiko jarduerak adieraziko dituzte. Horrez gain, Bilbon hurrengo asteburuan euren plana zein izango den azaldu beharko dute, euskaraz eta gaztelaniaz.
Proposamenak WeTransfer bitartez gazteria@bilbao.eus helbidean entregatuko dira. Epea irailaren 24an irekiko da eta urriaren 14an, gaueko 23:59etan, itxi. Bideoarekin batera inksripzio orri hau beteta atxikituko da. Aukeratuak izan direnen pertsonen izenak urriaren 21ean emango dira aditzera. Aurretik egingo zaien elkarrizketan, beste alderdi batzuk baloratuko dira, besteak beste, gazteen ikuskeraren barruan hautagaiek proposamenak luzatzeko gaitasuna eta komunikazio arloko ekintzetan duten eskarmentua (formala izan ez arren).
Iban Garcia eta Zuriñe Hidalgo, bi gazte euskaldun eta instagramer ezagunak, Udalarekin lankidetzan arituko dira lehiaketa honen zabalkundea egiteko, Instagram-eko beren kontuetan hainbat storie argitaratuz, gazteak parte hartzera animatuz.
Gazteek gehien erabiltzen duten sare sozialetako bat da Instagram. Horregatik, Udalak uste du ekimen honek komunikazio arin, hurbil eta zuzena indartzen duela, uriko gazteekin konektatzeko.
Lehiaketaren baldintzak hemen kontsultatu ditzakezu.