‘Zinemakumeak Gara!’ jaialdiaren edizio berria urriaren 5etik 14ra ospatuko da

‘Zinemakumeak Gara!’ jaialdiaren hurrengo edizioa urriaren 5etik 14ra Bilborocken, Campos Eliseos antzokiko Cúpula Aretoan eta Azkuna Zentroko auditoriumean ospatuko da. Programak kulturaren eta feminismoaren lubakietan egindako ibilbide luzeari buruzko hausnarketa-esparru gisa balio dezan nahi dute.

Inaugurazio saioa urriaren 5ean izango da Bilborock-en. Bertan, ‘Zinemakumeak Gara!’ ekimenaren lehen edizioan (1996) erakutsi zen lehen lana izango da. Beatriz de la Vegaren “Los Goikoetxea” lana da, euskal zinemaren historiako sormen aldi garrantzitsueneko nahi gabeko kronika.

Gainera, Jaione Camborda (“Arima”), Paula Cons (“la isla de las mentiras”) eta Nuria Giménez (“My Mexican Bretzel”) zuzendarien presentziaz gozatzeko aukera izango dugu, euren opera primak Bilbon estreinatuko baitituzte. Gonbidatuen zerrenda osatzeko, Ana Carrasco Conde filosofoa, Edurne Portela idazlea eta Laura Casielles poeta eta kazetaria izango dira. Horiek kulturaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute Campos Eliseos antzokiko Cúpula Aretoan egingo den mahai-inguruan.

Programazioaz gain, ‘Zinemakumeak Gara!’-k bideo esperimentaleko tailerra ere martxan jarriko du. Ikus-entzunezko proiektu txiki bat garatzea proposatuko da; praktikak sorkuntza askea sustatuko du, prozesuan zehar esperimentazioa eta jolasa bultzatuz. Ikus-entzunezkoen alorrean interesa duten pertsonei eta euren proeiktua landu nahi duten artistei zuzenduta dago. Tailerrean izena emateko inskripzioa esteka honetan egin daiteke.

‘Zinemakumeak Gara!’-ren inguruko informazio guztia hemen aurkitu dezakezu.