Martxan Darabilbo proiektua. Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegi sareak antolatutako egitasmoa da, bilbotarren artean aisialdian euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.
Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta urte guztian zehar ospatuko dira hiriko barruti desberdinetan. Baldintza bakarra Darabilboren webgunean izena ematea da, eta 16 urte baino gehiago izatea (familiako jardueretan izan ezik). Programak erabiltzaileen parte-hartzea bultzatu nahi duenez, bai garapenean eta baita diseinuan ere, eurek proposatu ditzakete jarduerak, 607530132 zenbakira whatsapp bat bidaliz.
Darabilbo urte osoan zehar izango da martxan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta astean bi ekitaldi antolatuko dituzte. Egitaratua etengabe berritzen dute, mota guztietako jarduerak eskaintzeko. Hilabete bakoitzeko agenda hemen aurkitu dezakezu.