Gazteen parte-hartzea eta boluntariotza bultzatzeko programa jarri du martxan Bilboko Udalak

Bilboko Udalak, erakunde sozial, unibertsitate, EGK eta Bolunta-ren laguntzarekin, Boluntariotza eta Gazte Partaidetza Sustatzeko 2020-2023 Udal Programa martxan jarri du. Programaren helburua, gazte boluntariotza sustatu eta ezagutaraztea da, bere garrantziari buruz sentsibilizatzea eta boluntariotza alorra indartzea, Europan batez ere.

Plana Bilboko 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Baita Bilboko gazte-talde, -elkarte eta gizarte-erakundeei ere, non gazteen parte-hartzeak lekua duen.

Lau dira programaren helburu nagusiak:

  • Gazteen ekintza boluntarioa eta parte-hartze soziala ikustera ematea
  • Bolondres izatearen inguruan gazteak kontzientziatzea
  • Gazteen artean bolondres izatea sustatzea
  • Laguntza sareak indartzea

Helburu horiek lortzeko, zenbait ekimen abiarazi dira, hala nola, ikastetxeetan tailerrak eskaintzea, sentsibilizazio kanpainak, euskarri digital informatiboak, Ideiak Martxan programa, Gazte Talk-ak edo Think Tank-ak, besteak beste.

Programa honen informazio guztia hemen aurkitu dezakezu. Elkarte berriak batu ahala, edukia eguneratzen joango da.