Bilboko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzen eskaerak egiteko epea abiarazi du. Helburua da umeen eta gazteen arteko hizkuntza-transmisioan eragin handiena daukaten kolektiboen artean euskararen erabilera sustatzea.
Beraz, laguntza hauek 2007 urtetik aurrera seme-alabak dituzten gurasoek, haur eta gazteen aisialdiko eta kiroletako begiraleek eta diru-sarrerak deialdian adierazitako kopurua gainditzen ez dituzten familietako kideek jaso ditzakete. Ezinbestekoa da horrez gain Bilbon erroldatuta egotea eta 2020-2021 ikasturtean euskara ikastaroak jaso izana.
Eskaerak maiatzaren 21ra arte aurkeztu ahalko dira erregistroan. Eskaerak online egin daitezke Udalaren web gunean www.bilbao.eus. Posta ziurtatuaren bidez ere egin daiteke, Erregistro Orokorrari zuzendua (Bilboko Udala, San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka eraikina, 12, beheko solairua, 48007 Bilbo, baita ere legez araututako beste eraren batean.
Informazio gehiago hemen.