Dagoeneko martxan dago Emakundek sustatutako eta euskal erakunde guztien kolaborazioarekin garatutako Beldur Barik programaren edizio berri bat. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei dago zuzendua eta indarkeria sexista prebenitzeko asmoz ikus-entzunezko lanak saritzen ditu.
Horretarako, programak baliabide ezberdinak ditu. Horien artean garrantzitsuenak Ikus entzunezkoen
Lehiaketa eta ondorengo Topaketa/Sari Banaketa dira. Programaren Idazkaritza Teknikotik (Errotik Kooperatiba Feminista) tresna eta baliabide ezberdinak eskaintzen dira gazteriarekin lan egiteko eta, horretaz gain, horiek aurrera eramateko aholkularitza eta laguntza ere ematen da.
Honetaz guztiaz sakonago informatzeko, on-line aurkezpen saio bat ospatuko da. ONLINE SAIOA EKAINAREN 3AN IZANGO DA, 18:30ETAN. Bertaratzea baieztatzeko idatzi helbide honetara, mesedez, : hezkuntza@beldurbarik.eus, maiatzaren 31 baino lehen. Eta edoizen zalantza izatekotan,
programaren Idazkaritza Teknikoarekin jarri harremanetan 946 535 254 telefono zenbakian edota
aipatutako helbide elektronikoaren bidez.
Aurtengo edizio XII. izango da eta programa honen helburu nagusia da gazteriarekin hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea, Beldur Barik Jarrera zabalduz. Bide horretan, ekimen eta jarrera positiboak eta enpoderatzaileak ikustarazi nahi dira.