Ekonopolo proiektuaren helburua da ekonomia sozial eta solidarioa babestea eta sustatzea, eta ekonomia eraldatzaile horren ERREFERENTZIA izatea, ekintzailetzako eta garapen ekonomiko, sozial eta kooperatiboko eredua den aldetik eskaintzen dituen aukerak ezagutarazita. Era berean, gizarte-ekintzailetza kooperatiboaren garapena erraztu nahi da, enpresei ideiak sortzeko, abian jartzeko eta laguntzeko prozesuak babestuta, prestakuntzaren, orientazioaren eta helburu horretara egokitutako planen bidez.
Ekonopolo proiektuak San Frantzisko auzoko Harrobi plazan dago, eta Bilboko Udalak sustatzen du, Bilbao Ekintzaren bitartez, REAS Euskadirekin koordinatuta, eta unibertsitateekin, enpresekin eta gizarte zibilarekin elkarlanean.
PRESSTATZEN PROGRAMA
Lehenengo ekintzetako bat Presstatzen programa da, proiektu kolektibo bati ekin nahi dioten pertsonei, beren jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei edo ekonomia sozial eta solidarioaren ereduaren bidean jarri nahi duten enpresei zuzendua. Prestakuntzako bederatzi saio teoriko-praktikoren bidez, parte-hartzaileei aholkua emango zaie, ikaskuntzak proiektu bakoitzari aplikatuta.
Gainera, bi networking saio egingo dira finkaturiko enpresa-ekimenetako ordezkariekin eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ekosistemako eragile publiko-pribatuekin harremanak sustatzeko. Saioak egun hauetan egingo dira:
- 2022ko urtarrilaren 18a: “Ekonomia Sozial eta Solidarioaren arloko ekintzailetza”
- 2022ko urtarrilaren 25a: “Lurralde-sustraitzea eta tokiko aukerak”
- 2020ko otsailaren 1a: “Negozio-eredua egokituz: canvas soziala eta GJHak txertatzea
- 2022ko otsailaren 8a: “Erakunde bizigarriak: ikuspegi ez-patriarkaletatik eraikitako erakunde-ereduak”
- 2022ko otsailaren 15a: Networking saioa, “Lankidetzan aritzea: Ekonopoloko ekosistema ekintzailea sortzea”
- 2022ko otsailaren 22a: “Ekintzailetza aniztasunetik”
- 2022ko martxoaren 1a: “Jasangarritasun ekonomikoa eta ekonomia sozial eta solidarioa finantzatzeko bideak”
- 2022ko martxoaren 8a: “Gatazkaren kudeaketa proiektu kolektiboetan”
- 2022ko martxoaren 15a. “Merkatu alternatiboa eta Ekonomia Sozialaren eta Solidarioaren berme-zigilua: merkatu soziala eta auditoretza soziala”.
- 2022Ko martxoaren 22a: “Jantzi juridikoa: Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakunde bat eratzeko ereduak eta izapideak”
- 2022ko apirilaren 5a: Networking saioa: “Programa ixtea: Pitch day eta proiektuen arteko sinergiak”
Esteka honen bidez eman daiteke izena dibulgazio-saio horietan.
Era berean, Presstatzen programak laguntza-zerbitzu pertsonalizatua du, proiektu bakoitzaren beharretara egokitutako ibilbide bat aholkatzeko eta prestatzeko. Gainera, proiektuek prestakuntza osagarrietan parte hartu ahal izango dute, eta BIG Bilbao Udal Ekintzailetza Zentroaren aholkularitza jaso ahal izango dute. Informazio gehiago posta elektroniko honetan: presstatzen@reaseuskadi.net
EKONOPOLOAREN “HAZTEGIAN” DAUDEN ENPRESAK
Une hauetan lau enpresa daude Harrobi kalean kokatutako EKONOPOLOaren baitako Ekonomia Sozial eta Solidarioko AuzoFactoryn.
- XELEBREAK: sexualitatearen, kulturartekotasunaren eta generoaren arloko hezkuntza eta aholkularitzara bideratua.
- DIGITORIUM: zuzenbide digitalean espezializatutako abokatu-bulegoa. Ingurune digitaletarako lege-aholkularitza integrala eskaintzen du eta ESSren alorreko eta gizarte-ekonomiako enpresa batzuekin dihardu.
- ASTINDU: negozio-prozesuen automatizazio adimendunerako plataforma digitalak garatzen ditu eta forma juridiko kooperatiboa du. Enpresa hori Bilboko Udalak antolatzen duen Ekintzailetza Digitalaren Lehiaketan saritu zuten.
- LIBERTAD AVENUE: hiriko txirrindularientzako moda eta osagarrien diseinuan espezializatua (osagai teknologikoak barne hartzen dituzten material berritzaileekin eta birziklatuekin).