18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartzeko saioa, Bocabeats Comedia eta Libe “Potxolita”rekin

Gogorarazten dizuegu datorren abenduaren 19an parte hartzeko saioa egingo dela gazteekin, honako goiburu honekin: Zaren bezalako gaztea izanda, nolakoa gustatuko litzaizuke izatea zure hiria?

 

Abandoko Barrutiko Kontseiluak hala eskatuta, Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Sailak parte hartzera eta gonbidapena zuen kolektibo edo elkarteko pertsonen artean zabaltzera animatu nahi zaituztegu.

Ekimen honen bidez gazteei (18-30 urte) modu aktiboan entzun nahi zaie, gehien interesatzen zaizkien gaurkotasuneko gaiak zein diren jakiteko, beren hiria nola bizi duten ezagutzeko, hiria nolakoa izatea gustatuko litzaiekeen jakiteko, kontsumitzeko eta aisialdirako dituzten ohiturak ezagutzeko eta beste ohitura batzuen aurrean horiek hobestera zerk bultzatzen dituzten jakiteko.

Saioa abenduaren 19an izango da, 18:00etatik 20:00etara, Abandoko Udaltegian (Barrainkua 5). Ondoren, mokadutxoa konpartitzeko aukera izango dugu 20:30ak arte inguruko lokal batean.

 

Saiora, BOCABEATS COMEDIA eta LIBE “POTXOLITA” etorriko dira, euren esperientzia pertsonalak partekatzeko eta saioan besteekin batera parte hartzeko.

 

Parte hartzeko, abenduaren 15a baino lehen eman behar duzue izena ESTEKA HONETAN.

 

Parte hartzeko hautatutako pertsonek berrespen-mezu bat jasoko dute.

Abandon saio honetan parte hartu nahi duten beste pertsona batzuen artean zabaldu dezakezue gonbita.

Leku-kopurua gaindituz gero (48 lagun), parte-hartzaileen arteko oreka bilatuko da, generoari dagokienez.

Zalantzak argitzeko, komunika@lurstudio.com–era jo edo 692 70 69 50 telefonora deitu.

 

Aldez aurretik eskertzen dizuegu interesa eta denbora.

Zuen partaidetza funtsezkoa da, anima zaitezte!