BILBOKO UDALAK ESKAINTZA ZABALAGOA EGINGO DU IKASKETA-GELETAN ABENDUAREN 17TIK OTSAILAREN 12RA ARTEKO ASTEBURUETAN, BESTE 400 LEKU BAINO GEHIAGO ESKAINIZ LEHENGOEZ GAIN

Bilboko Udalak eskaintza handiagoa egingo du ikasketa-geletan, asteburuko beste 457 leku eskainiz neguko azterketa-aldian. Hala, bada, eskaintza gehigarri hori abenduaren 17an hasiko da, datorren zapatuan, eta 2023ko otsailaren 12ra arte iraungo du.

Zapatu eta domeketan (goizez eta arratsaldez)

  • Deustuko udaltegia, 09:00etatik 21:00etara. 100 leku

  • Santutxuko udaltegia, 09:00etatik 21:00etara. 102 leku

  • Azkuna Zentroa, 09:00etatik 21:00etara. 63 leku.

  • Txurdinagako kiroldegia, zapatuetan, 09:00etatik 21:00etara, eta domeketan, 09:00etatik 18:45era. 100 leku. Sabino Arana etorbideko 50. zenbakia, (urtarrilaren 7tik aurrera), zapatuetan, 09:00etatik 20:30era, eta domeketan, 09:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 19:30era.

Zapatuetan (goizez eta arratsaldez) eta domeketan (goizez)

  • Otxarkoagako Auzo Etxea, zapatuetan, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara, eta domeketan, 09:00etatik 14:00etara. 12 leku.

Zapatuetan (goizez)

  • Bidebarrietako Liburutegia, zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara. 40 leku.

Udalaren asmoa da urteko garai honetan azterketak prestatzen dituzten ikasleen beharrizanei erantzutea.

Leku horiek, bestalde, gainerako urtean zehar eta asteko zazpi egunetan Uriko zortzi barrutietan banatuta eskaintzen diren 710 lekuei gehitu behar zaizkie.

IKASKETA-GELETAKO OHIKO LEKUAK (ESKAINTZA GEHIGARRIA KONTUAN HARTU GABE)

Deustuko Udaltegia

astelehenetik barikura: 9:00-21:00

Lekuak: 14

Zapatuetan: 9:00-14:00

Lekuak: 100

Castañoseko Udaltegia

Astelehenetik barikura: 08:30-21:30

Lekuak: 32

Uribarriko Udaltegia

Astelehenetik barikura: 08:30-21:30

Lekuak: 16

Txurdinagako Udaltegia

astelehenetik barikura: 8:30-21:30

Lekuak: 14

Txurdinagako kiroldegia

Astelehenetik barikura: 9:00 – 21:00

Zapatuetan: 9:00 – 21:00

Domeka eta jaiegunetan: 9:00 – 18:45

Lekuak: 100

Otxarkoagako Auzo Etxea

Astelehenetik barikura: 8:30-22:00

Zapatuetan: 9:00-14:00 / 16:00-21:00

Domeketan: 9:00-14:00

Lekuak: 24

Santutxuko Udaltegia

Astelehenetik barikura: 08:30-21:30

Lekuak: 34

Zapatu eta domeketan: 08:00-21:00

Lekuak: 102

Bidebarrietako Liburutegia

Astelehenetik barikura: 08:30-20:30

Zapatuetan: 10:00-14:00

Lekuak: 40

San Adrianeko liburutegia

Astelehenetik eguenera: 10:00-13:00 / 17:00-20:00

Barikuetan: 10:00-14:45

Lekuak: 12

Zabalako Liburutegia

Astelehenetik eguenera: 10:00-13:00 / 17:00-20:00

Barikuetan: 10:00 – 14: 45

Lekuak: 14

Azkuna Zentroa

Astelehenetik barikura: 09:00-21:00

Lekuak: 38 leku.

Zapatuetan eta domeketan: 09:00-21:00

Lekuak: 72

Abandoko Udaltegia

Astelehenetik barikura: 08:30-21:30

Lekuak: 30

Errekaldeko Udaltegia

Astelehenetik barikura: 08:30-21:30

Lekuak: 55

Iralako Auzo Etxea

Astelehenetik barikura: 08:30-21:30

Lekuak: 12

Altamirako Udaltegia

Astelehenetik barikura: 16:00-21:30

Lekuak: 12

Zorrotzako Udaltegia

Astelehenetik barikura: 08:30-21:30

Zapatuetan: 09:00-14:00

Lekuak: 24

Zorrotzako liburutegia

Astelehenetik barikura: 08:30-21:30

Zapatuetan: 09:00-14:00

Lekuak: 20

La Perrera

Astelehenetik zapatura, 9:00etatik 20:30era.

Domeketan*, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.

Lekuak: 40

*Astelehenetik barikura irekiko da, abenduaren 19tik aurrera; asteburuetan ere irekiko da urtarrilaren 7tik aurrera.

Udalaren ikasketa-gelen eskaintzaren zerrenda osoa Bilbao Gazteren webgunean ere kontsulta daiteke.