Bilbo berriro ere metal eta pop-rock onenaren erritmoaz gozatzeko aukera izango du aurten bere kartela 16 kontzerturekin itxiko duen “Bilbao Metal, Pop-Rock Erakustaldia”ren 36. Edizioarekin. Zortzi egunez, abuztuaren 19tik, larunbata, eta 26ra arte, bilbotarrek estilo guztietako talde eta artistez gozatuko dute, eta horien artean, berriz ere, emakumeen presentzia da nagusi.
BILBOROCK ARETOKO KONTZERTUAK
Larunbata, abuztuak 19 (ELECTRO POP ART ETA ELECTRO SWING SOUL)
- 20:00: PABLO RÍOS (Getxo)
- 21:00: M&A SWING MACHINE (Bilbo)
Igandea, abuztuak 20 (ELECTRO POP DANCE ETA POP ROCK)
- 20:00: LAZTANA LAZTANA (Barakaldo)
- 21:00: NOA CLIFF (Plentzia)
Astelehena, abuztuak 21 (HIP HOP ETA RAP)
- 20:00: CÁRTEL FILARMÓNICO (Bilbo)
- 21:00: XATIRO (Bilbo)
Asteartea, abuztuak 22 (BLUES ROCK ETA INDIE GRUNGE ROCK)
- 20:00: GONZALO PORTUGAL BAND (Bilbo)
- 21:00: DUOBITE (Gorliz)
Asteazkena, abuztuak 23 (INDIE POP ETA GARAJE PUNK´N´ROLL)
- 20:00: GILDAS (Getxo)
- 21:00: LOS RETUMBES (Barakaldo)
Osteguna, abuztuak 24 (POP ROCK)
- 20:00: ZELANDA (Lemoa)
- 21:00: SUPERCREMALLERAS (Gernika-Lumo)
Ostirala, abuztuak 25 (METALCORE ETA BLACK DEATH METAL)
- 20:00: CALATHEA (Galdakao)
- 21:00: BULLETS OF MISERY (Gernika-Lumo)
Larunbata, abuztuak 26 (ROCK METAL & HEAVY METAL)
- 20:00: LAZKA (Bilbo)
- 21:00: ELIZABELTZ (Bermeo)
Erakustaldiak izaera irekia eta eklektikoa izan du beti, eta aurten ez da desberdina izango, berriro ere genero musikal ugarik hartuko baitute aretoa, hala nola elektro popak, hip hopak, rap eta swing-ak, blues-rockak, indie popak edo punkak. Aukeratutako talde eta artisten artean – 111 taldek eta artistak hartu dute parte –, berriz ere, emakumeek osatutakoak edo emakumeekin osatutakoak nabarmentzen dira, 16tik 7k.
Euskarari dagokionez, 5 taldek bere letretan erabiltzen dituzte. Jatorriari dagokionez, 5 talde Bilbokoak dira, 2 Ezkerraldekoak (Barakaldo), 4 Eskuinaldekoak (2 Getxokoak, 1 Gorlizekoak eta 1 Plentziakoak), 2 Gernikakoak eta gainerako herriak, Galdakao, Lemoa eta Bermeokoak.
Oraingo honetan epaimahaiak pandemiaren ondoren azaleratu diren talde berrien kopurua, parte-hartze handia, kalitatea, eta izena eman duten talde batzuen ibilbidea azpimarratu du, baita azken 15 urteetako izaera eklektikoa.