Bilboko Udalak Auzo Active-ren hirugarren denboraldiko jarduerei helduko die berriro irailaren 23an, larunbata, Euskalduna moilan (atari zabaleko kirol-aisialdi osasuntsurako programa, 10 eta 17 urte arteko gazteentzat). Oraingo honetan, kirol eta jolas kutsuko proposamen pilo bat egongo dira, Kirol Jaialdia izenarekin.
Goizean 11:30etik 14:00etara izango da, eta arratsaldean 17:00etatik 19:30era. Etortzen diren gazteek hainbat kirol egin ahalko dituzte dohainik: errugbia, saskibaloia, kalistenia, patinajea, parkour, piragua, herri kirolak, esgrima, futbola eta jugger besteak beste.
Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
IRAILA-URRIA EGUTEGIA
Auzo Active berriro hasteko festaren ondoren, Udalak berriro ekin zion asteko programazioari hiriko auzoetan.
- Ostirala, irailak 29: Funikular plaza, Uribarrin.
- Larunbata, irailak 30: Eskurtze parkea, Iralan.
- Igandea, urriak 1: Feriako plaza, Zorrotzan.
- Ostirala, urriak 6: Elejabarri ikastetxea, Errekalden.
- Ostirala, urriak 20: Ibaieder parkea, Abusun.
- Larunbata, urriak 21: Europa parkean, Txurdinaga.
- Ostirala, urriak 27: Ramon y Cajal zentroan, Larrakoetxe kalea 3, Otxarkoaga.
- Larunbata, urriak 28: Done Petri plazan (Deustu).
Jarduera horiek antolatzen eta garatzen hainbat kirol klubek parte hartzen eta kolaboratzen dute udalarekin batera –hala nola Athletic Fundazioa, Universitario Bilbao Rugby, Maestro Suñe esgrima kluba, Bizkaiko Jugger elkartea, Boxeo NeskaBox, Metropolitano Hockey Club, Otxartabe FS eta saskibaloiko, herri kiroletako eta pilotako Bizkaiko federazioak–, baita gizarte eta hezkuntza alorreko zenbait entitatek ere, hala nola Eragintza, Gure Lurra, Gazteleku, Umeak Kalean, Tendel, Gozaldi eta Aldaika.
AUZO ACTIVE PROGRAMA
Bilboko Udalak 2021eko apirilean jarri zuen abian Auzo Active, helburu birekin: alde batetik, aisialdi osasungarriko kultura bat sortzea, hainbat baliotan oinarrituta: ahalegina, lankidetza, tolerantzia, integrazioa, adiskidetasuna edo joko garbia; bestetik, eremu publikoa dinamizatzea, auzoen gizarte-kohesioan, integrazioan eta komunitate-ekintzan aurrera egiteko estrategia gisa.
Auzo Active programa berritzaile bat da, izaera unibertsala eta lankidetzazkoa duena. Gazteen artean kirola eta gorputz jarduera sustatzea eta ohitura osasungarriak bultzatzea du xede, eta adingabea erdigunean jartzen du, agente eraldatzaile moduan parte har dezan.
Abian jarri zenetik, 168 jarduera egin dira Deustun, Zazpi Kaleetan, Otxarkoagan, Abusun, Errekalden, Begoñan, Zorrotzan, Basurtun, Uribarrin eta Iralan. Guztira 5.725 pertsonak parte hartu dute; % 42 neskak, eta % 58 mutilak.