Bilborock-en mintzagai

BILBOKO UDALAREN “V. VILLASOUNDBILBAO” LEHIAKETAKO EPAIMAHAIAK MARMITAKOTRAPBANDA TALDEA AUKERATU DU 2025EKO VSB TOUR BIRA EGITEKO

Marmitakotrapbanda (Bizkaia), Reeler (Bizkaia), Maddi (Nafarroa), Kbless (Nafarroa), (H)ondora (Gipuzkoa) eta Mexin (Bizkaia) dira "V. VillaSoundBilbao" lehiaketako mentoring pertsonalizatuko faserako hautatutako 6 bakarlari eta taldeak. Haietatik, epaimahaiak Marmitakotrapbanda aukeratu du VSB TOUR 25 egiteko: 4 kontzertu Estatuko hiri banatan, "Son Estrella Galicia" zikloaren eta aretoen barruan.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2025ko deialdia

Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.