Esanetan…. (página 24)

2021rako udal diru-laguntzak

Bilboko Udalak 2021. urteko diru-laguntzak martxan jarri ditu, aurten 3,2 milioi eurokoak izango direla. Diru-laguntzak arlo desberdinetako proiektuei zuzendutakoak dira, esparru hauen artean kultura, euskara edo hezkuntza daudela.

Ekitaldiz betetako asteak #BilbaoGabonak-en eskutik!

Abenduaren 1etik urtarrilaren 5era arte, hamaika ekitaldi antolatu ditu Bilboko Udalak Bilboko txoko desberdinetan zehar, #BilbaoGabonak ekimenaren baitan. Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Abando, Rekalde eta Basurto-Zorrotzan izango dira ekimenak.

Aurten ere #GazteKLUBA Gabonak programa ospatuko dugu!

Gabonak iristear daude, eta aurten ere hamaika jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu #GazteKLUBA Gabonak programari esker. Orotara, abenduaren 29tik eta urtarrilaren 9a bitartean 18 jarduera eskainiko dira Bilboko 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.