Udalak “B-Tuber. Youtuber izarren bila!” ikastaroetan parte hartzeko epea zabaldu du

Youtuber izatea gustatuko litzaizuke? Hala bada, hau da zure aukera! Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin batera, aurten ere “B-Tuber. Youtuber izarren bila!” programa antolatu du. Programa hau Bilbon erroldatuta dauden eta 9 eta 12 urte artean dituzten gazteentzat zuzenduta dago (2009, 2010 eta 2011. urteen artean jaiotakoentzat alegia). Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko da eta izen-emateak ekainaren 20an amaituko dira.

B-Tuber ikastaroak euskera sustatzea du helburua, izan ere, hori baita gazteek gehien erabiltzen duten plataformetako bat. Hori dela eta, ikastaro honetan parte hartzen duten gazteek ikus-entzunezko edukiak euskaraz konpartitzen, sortzen eta editatzen, eta YouTubera modu erraz eta seguruan igotzen ikasiko dute. Honen harira, egunean bi saio antolatu dira, hiru ordukoa bakoitza. Lehena goizez izango da, 9:30etik 12:30era, eta bestea arratsaldez, 15:30etik 18:30era. Tailer bakoitzean 24 gazte egongo dira gehienez, 6 laguneko taldeetan banatuta.  Ekimen honek 10 tailer eskaintzen ditu, guztira 240 plazarekin.

Interesa duten gazteek programatuta dauden saioetako hauetako batean parte hartu ahalko dute. Hartara, Azkue Fundazioaren web-orriaren esteka honetan eman beharko dute.