Jarri martxan zure proiektu ekintzailea Bilbao Ekintzaren eskutik

Pertsona ekintzailea zara? Enpresa-ideia bat duzu esku artean? Hala bada, hau da zure aukera. Bilbao Ekintzak pertsona ekintzaileei, ETEen eta saltokien proiektuei laguntzeko zerbitzura abiarazi du. Programa ekainaren 21era arte egongo da aktibatuta, baina urte osoan egongo da indarrean.

Doako zerbitzu integral bat da, eta start-up eta negozio berriak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileen premiei erantzuteko abiarazi da, bai eta lehiakortasuna merkatuan bultzatu, eguneratu, digitalizatu eta handitu nahi duten saltoki eta hiriko enpresa txiki eta ertainen premiei ere.

Start-up bat edo negozio berri bat martxan jarri nahi duten nahi duten ekintzaileei dagokionez, kudeaketa hobetzeko prestakuntza jasoko dute eta aholkularitza pertsonalizatua izapide burokratikoak egiteko, negozio-plan bat prestatzeko eta enpresa berria kokatzeko leku egokia hautatzeko, bai eta finantzaketa-lerroak eskuratzeko ere, besteak beste.

Beste alde batetik, ETE eta saltokiei dagonienez, zerbitzuak negoziak operatiboki hobetzeko, enpresa-lehiakortasuna handitzeko eta laguntza estrategikoa zein antolakuntza-estrategikoa eskaintzeko, bai eta enpresa-berrikuntzarako, digitalizaziorako edo nazioarteko merkatuetara iristeko ere, zuzendutak egongo dira.

Informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu webgune hau.