Aldaketak egin dira gazteei zuzendutako Gaztelagun dirulaguntzetan

Eusko Jaurlaritzak Gaztelagun programa 2019ko urtarrilean jarri zuen abian, dirulaguntzen bidez, gazteen emantzipazioa sustatzeko helburuarekin. Hala ere, laguntza hauek jaso ahal izateko baldintzetan aldaketak egin dira 2019ko abenduan.

Gaztelagun programaren nobedade nagusienak hurrengoak dira: 

  • Banaka eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 15.000 eurotik beherakoak izatetik 18.000 izatera igaro dira (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura).
  • Familia-unitate modura eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 20.000 eurotik beherakoak izatetik 24.000 izatera igaro dira (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura).
  • Familia ugaria izanez gero: Urtean diru-sarrera gordinak 25.000 eurotik beherakoak izatetik 28.000 izatera igaro dira (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura).
  • Kasu guztietan, gutxieneko diru-sarrerak 8.316 euro izatetik 3.000 izatera igaro dira. 
  • Gainera, laguntza hauek jaso ahal izateko gutxieneko adina 23 urte izatetik 18 izatera igaro da

Kontsulta ezazu hemen Gaztelagun-i buruzko informazio gehiago.